Radio Kerry (euskaraz: «Kerry Irratia») Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderriko irrati kate bat da. Orokorrean konderri honetako albisteak, kirolak (batez ere futbol gaeliko eta hurling partiduak) eta tokian-tokiko gertakariei buruz berri ematen du, irlandar musika herrikoiari buruzko irratsaioak ere eskaintzen dituelarik. 1989an sortu eta 1990ean emititzen hasi zen. Bere egoitza nagusia Tralee hirian du, halere Killarney eta Cahersiveen udalerrietan ere banatutako estudioak baditu.

Radio Kerry
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
webgune ofiziala
Twitter: radiokerry Edit the value on Wikidata

Nagusiki eta orokorrean ingelesez hutsean aireratu ohi da, halere irlanderaz aireratzen diren irratsaio bat edo beste ere badu (Caint Chiarraí irratsaioa kasu).

Irrati honen iragarkietako lelo nagusia Kerry, The Kingdom ("Kerry, Erresuma") izan ohi da, antzinako Kerry Erresuma gaelikoa oroitaraziz, bertakoek konderri honi maiz ingelesez The Kingdom ezizenaz ere deitu ohi diotelarik.

Kerry konderrian 6.2 MHz - 97.6 MHz frekuentzien artean emititu ohi du.

Kanpo estekak aldatu