Dún Chaoin
Dún Chaoin (ingelesez Dunquin, euskaraz Caonen Gotorlekua esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Udalerri hau Dingle penintsulako mendebaldeko muturrean dago, Slea Head lurmuturretik hurbil, hortaz Irlanda osoan mendebaldeena dagoen udalerria da.
Dún Chaoin | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Kerry konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°08′01″N 10°27′16″W / 52.133488°N 10.454521°W |
Demografia | |
Biztanleria | 160 (2011) |
Bestelako informazioa |
Kerryko Gaeltacht eremuan (irlandera hiztunen eremuan dago. Udalerri honetatik itsasorantz begiratuz gero Blasket uharteak aurrez-aurre ikus litezke.
Geografia
aldatu10°27'09"M koordenatuaeekin Irlandan mendebaldeena kokatuta dagoen udalerria da. Udalerri honetatik hurbil dagoen Garraun Point kokalekua berriz Irlandako lur lehorrean mendebaldeena dagoen kokalekua da.
Historia
aldatu1588an Espainiar Armada Garaitzezinak bere itzulerako ibilbilbidean bere ontzietako batzuk Blasket itsasartean (Slea Head eta Blasket uharteen arteko gunea) hondoratu egin ziren, handik bizirik atera eta kostaldera iritsi zirenak berriz bertakoek eta ingelesek hil zituztelarik. Leku honetan Espainiar Armadaren omenezko plaka bat dago.
Zinema
aldatu1970an udalerri honetako Coumineole hondartza eta Ceathru (Caharhoo) auzoan David Lean zuzendariaren Ryan's Daughter ("Ryanen Alaba") filma ospetsua filmatu zen. Filma honen ekoizpenari esker udalerri honetako ekonomia denbora luzez indarberritu zen.[1]
Bestalde, 1992. urtean udalerri honetako lursailetan Far and Away filmaren lehenbiziko eszenak filmatu ziren (itsaslabarrak, baserria, hileta eta irlandar herrixka), bertan Tom Cruise eta Nicole Kidman aktoreak antzeztu zutelarik.[1]
Herritarrak
aldatuDún Chaoin udalerria irlanderazko idazle eta seanchaí (irlanderazko ipui kontalariak) direlakoen sorlekua izan da, adibide gisa Peig Sayers (1873-1958).
Hamildegiz beteriko paisaia du, bertan Peig Sayers irlanderazko idazlea bizi izan zen Blasket uharteak ikus daitezkelarik. Herriko museoan Blasket uharteko historia eta uhartetar ezagunen bizitzak azaltzen zaizkigu, Sayers bera, Tomás Ó Criomhthain eta Muiris Ó Súilleabháin barne daudelarik.
Iruditegia
aldatu-
Dún Chaoingo udalerriko kaia.
-
Kaia.
-
Hondartza eta landa paisaia.