Brandon mendia
Brandon mendia (ingelesez Mount Brandon edo Brandon Mountain; irlanderaz Sliabh Bhreandáin edo Cnoc Bréanainn) Kerryko konderrian dagoen Dingle penintsulako mendia da, Irlandaren hego-mendebaldean. Mendi honek bere izena San Brendan "Nabigatzailea" santuari zor dio, kondairaren arabera K.o. 530. urtean santu honek Amerika ikusteko asmoz mendi honetarako igoera burutu zuen, ondoren itsasoratu eta kontinente hartako bidean jarri aurretik. Brandon izeneko herrixka mendiaren iparraldeko magalean kokatzen da.
Brandon mendia Mount Brandon Sliabh Bhreandáin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 952 m |
Prominentzia | 934 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | Errepublika_type:_scale:_dim:_globe:Earth 52°14′02″N 10°15′14″W / 52.234°N 10.254°W |
Honen parte da | Mountains of the Central Dingle Peninsula (en) |
Mendikatea | Slieve Mish mendiak |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Kerryko konderria |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | San Brendanek K.o. 530. urtean (mitologikoa) |
Ohiko bidea | Mendebaldetik, An Baile Breac (Ballybrack) herrixkan hasten den bidezidorra. |