Kenichi Fukui

ikertzailea

Kenichi Fukui (japonieraz: 福井謙 Fukui Ken'ichi?) (Nara, Honshu uhartea, 1918ko urriaren 4a - Kyoto, 1998ko urtarrilaren 9a) japoniar kimikaria izan zen. Kiotoko Unibertsitate Inperialean egin zituen kimikako ikasketak, eta unibertsitate hartako irakaslea izan zen 1944tik 1982ra bitartean; besteak beste, Japoniako Kimika Elkarteko eta Oinarrizko Kimikaren Institutuko lehendakari izan zen.

Kenichi Fukui

Bizitza
JaiotzaHeijō (en) Itzuli1918ko urriaren 4a
Herrialdea Japonia
HeriotzaKyoto1998ko urtarrilaren 9a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaKyotoko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor in Engineering (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Kōichi Yamashita (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, katedraduna eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Kyotoko Unibertsitatea
Kyoto Institute of Technology (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Japoniako Zientzien Akademia
International Academy of Quantum Molecular Science (en) Itzuli
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Lan esperimental gehienak kimika organikoaren alorrean egin zituen, karbonozko gai elkartuei buruz, fuelari, gasari eta ikatzari buruz, besteak beste. Erreakzio kimikoei buruzko ikerketak egin zituen; hain zuzen ere, atomoak erreakzio kimikoetan elkarri nola lotzen zaizkion aztertu zuen, nagusiki. 1952. urtean egindako lanetan ikusi zuenez, elektroiak, nukleoaren inguruan hodeien modukoak osatuz, orbitaletan mugitzen ziren, eta elkarren alboan kokaturik dauden atomo desberdinetako orbitalen edo elektroi-hodeien arteko elkarreraginaren bidez lotzen ziren atomoak bata bestearekin. Oso zaila zen, dena dela, zein eratako elkarketak gertatzen ziren asmatzea, baina Fukuik metodo bat asmatu zuen gai elkartu jakin bat osatzeko zein atomo jakin elkartzen diren asmatzeko, atomoaren elektroi-hodeiaren dentsitatea neurtuz. Atomo bateko energia goreneko elektroiak (oro har kanpoaldeko orbitaletan egoten direnak) beste atomora aldatzen ohi dira, eta Fukuik orbital lotzaile deitu zuen orbital berria osatzen dute horrela.

1970. urteaz gero, Fukuik eta bere lan-taldeak erreakzio kimikoak eta molekulen formak aztertzeko hainbat lan egin zituzten. Kimikako Nobel Saria eskuratu zuen 1981ean, R. Hoffmann zientzialariarekin batera, alor berean, baina zeinek bere aldetik, egindako ikerketengatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu