Kathryn Ann Bigelow (San Carlos, 1951ko azaroaren 27a - ), Estatu Batuetako zinema zuzendaria da.

Kathryn Bigelow

(2010)
Bizitza
JaiotzaSan Carlos1951ko azaroaren 27a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)James Cameron  (1989ko abuztuaren 17a -  1991)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
San Carlos High School (en) Itzuli
San Francisco Art Institute (en) Itzuli
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Sunny Hills High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, ekoizle exekutiboa eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0000941 Allocine: 12606 Rottentomatoes: celebrity/kathryn_bigelow Allmovie: p81836 TCM: 16029 Metacritic: person/kathryn-bigelow TV.com: people/kathryn-bigelow
Discogs: 1522886 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bigelowek Arte Ederrak ikasi ostean zine dekoratuetarako margolari gisa hasi zen lanean. Mundu hark erakarrita zinema proiektu bat aurkeztu eta beka bat eskuratu zuen Whitney museoan. Ostean Columbiako Unibertsitatean arte teoria eta kritika ikasi zituen. Tarteka GAP moda etxearen publizitate kanpainetan modelo gisa ere parte hartu zuen.

1978. urtean The Set-Up film laburra egin zuen. Filmak irauten zituen 20 minutuetan bere ondorengo ibilbide guztiaren laburpena ikus daiteke. Filmean, bi gizaseme borrokan ikusten ditugu, era guztietako azpijoko eta biolentzia mota erabiliaz eta hori guztia gertatzen den bitartean, off-eko ahots batek biolentziaren inguruko diskurtso teoriko eta antropologikoa botatzen du.

Bere lehen film luzea The Loveless (1982) izan zen eta bost urte beranduago bere lehen arrakasta iritsi zen banpiroak eta westerna batzen zituen Near Dark (1987) pelikularekin.

Tarte horretan James Cameronekin ezkondu zen. Askok pentsatuko du, bere senarrak lagunduko ziola bere zinemagintza ibilbidean. Ondo pentsatuz gero, ordea, kontrakoa dela susmatzen dugu. Nahiko luke Titanic pelikulako zuzendariak egun bere emazte ohia denaren begirada eta jarrera zinematografikoa.

Blue Steel (1990) filmean Jamie Lee Curtis protagonista zuen polizia istorio bat kontatu zuen.

Urtebete beranduago bere pelikularik ezagunena filmatu zuen Point Break (1991). Bertan Bodhy izeneko surfista eta AEBtako presidente ohien aurpegia zuten maskaradun atrakatzaile batzuen atzetik ibiltzen zen Keanu Reeves FBIko agente gizajoa.

1995. urtean, egun aldarrikatu beharreko filma egin zuen. Angela Basset eta Ralph Fiennes protagonista zituen Strange Days. Gertuko etorkizunean gertatzen den zientzia fikziozko thriller beltz honetan ikusi genituen lehendabiziko aldiz gerora Minority Report, Matrix eta kutsu bereko filmetan azaltzen ziren errealitate-fikzio jokoak.

The Weight of Water (2000) akziorik gabeko drama bat izan zen. Sean Penn, Katrin Cartridge, Sarah Polley eta Elizabeth Hurley aktoreekin egindako lan honetan, akzioa ez badago ere, modu isil eta mingarrian zabaltzen den biolentziarik ez da falta.

2002. urtean Harrison Ford protagonista zuen K-19: The Widowmaker enkarguzko filma egin zuen.

Urpekuntzi istorio hori izan zen bere azken lana The Hurt Locker filmatzen hasi zen arte. Playboy aldizkariko Mark Boal kazetariak idatziriko gidoi batean dago oinarrituta eta Irakeko gerran dago kokatua. Film horrekin 2010ean Zuzendari Onenaren Oscar Saria irabazi zuen, marka hori lortu duen lehen emakumezkoa izanik. Honetaz gain, Estatu Batuetako zinema kritikoen hainbat elkartek emandako sariak ere irabazi zituen, hala nola Boston, Chicago, Los Angeles eta New Yorkeko kritikoen sariak.

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Izengoitia Pertsonaia
Zuzendaria Ekoizlea Gidoilaria Aktorea
1982 The Loveless
1983 Born in Flames Egunkariaren editorea
1987 Near Dark
1990 Blue Steel
1991 Point Break
1995 Strange Days
2000 The Weight of Water
2002 K-19: The Widowmaker
2009 The Hurt Locker
2012 Zero Dark Thirty
2017 Detroit
2019 Triple Frontier Eragilea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kathryn Bigelow