K-19: The Widowmaker
K-19: The Widowmaker (euskaraz K-19: Alargungilea) 2002ko Kathryn Bigelow estatubatuar zinema zuzendariaren hondamedi eta gerra filma da. Bertan, Harrison Ford, Liam Neeson eta Peter Sarsgaard aktoreek antzeztu zuten.
1961eko uztailaren 5ean sobietar K-19 itsaspeko nuklearrak izan zuen istripuan oinarrituta dago: haren arabera, itsaspekoak bere eraikuntzan zein zerbitzuan sartzean izan zituen istripu eta hildako ugari nahiz ustezko zorte txarrarengatik Widowmaker (Alargungilea) ezizena jaso omen zuen, baina hori ez da egia, benetako istorioan itsaspekoak ez baitzuen lehenago ezizenik eta ondoren sobietar itsasgizonek eman zioten ezizena Hiroshima izan baitzen.
Argumentua
aldatuMihhail Polenin (Liam Neeson) kapitainak bere eskifaiaren konfiantza eta estimua izateaz gain, Sobietar Itsas Armadan begirune eta esperientzia gehien duen itsaspeko kapitaina da. Halere, K-19 itsaspekoaren agintea kendu diote, agintariek itsaspekoa aurreikusitako egunerako bezala prest egongo ez dela erabaki baitute. Ordezkoa Alexei Vostrikov (Harrison Ford) kapitaina da, burdinazko borondateko ofiziala. K-19 itsaspekoa garaiz itsasoratu da, 1961eko uztailaren 18ko arratsaldeko 16:00etan. Filma hamarkada luzeetan zehar Sobietar Batasuna eta Errusiako Gobernuek ezkutuan eduki zuten egiazko gertakarian oinarritua da.
Aktoreak
aldatu- Harrison Ford: Alexei Vostrikov kapitaina, komandante ofiziala
- Liam Neeson: Mikhail "Misha" Polenin, bigarren ofiziala
- Peter Sarsgaard: Vadim Radtchenko, erreaktore ofiziala
- Joss Ackland: Zolentsov mariskala, defentsa ministroa
- John Shrapnel: Bratyeev almirantea
- Donald Sumpter: Gennadi Savran kapitaina, mediku ofiziala
- Tim Woodward: Konstantin Partonov almirante-ordea
- Steve Nicolson: Yuri Demichev kapitaina, torpedo ofiziala
- Ravil Isyanov: Igor Suslov, ofizial politikoa
- Christian Camargo: Pavel Loktev, erreaktore teknikaria