Kairoko Egiptoar Museoa
Egiptoar Museoa Antzinako Egiptoko faraoien garaiko objektu bildumarik handiena duen museoa da, Kairoko garrantzitsuena. Sailkatutako 120.000 objektu baino gehiago ditu. Gaur egun, museoak, urtean, 165.000 bisita inguru jasotzen ditu (65.000 inguru 2000n eta 154.000 2003an).
Kairoko Egiptoar Museoa | |
---|---|
المتحف المصري | |
Kokapena | |
| |
Koordenatuak | 30° 02′ 52″ N, 31° 14′ 00″ E / 30.047778°N,31.233333°EKoordenatuak: 30° 02′ 52″ N, 31° 14′ 00″ E / 30.047778°N,31.233333°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1902 |
Inaugurazioa | 1902 |
Kudeatzailea | Supreme Council of Antiquities |
Irekiera egunak |
egunero egunero |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza Tahrir, El Tahrir Sq., Downtown, Cairo eta ميدان التحرير ، وسط البلد ، القاهرة |
Telefonoa | tel:+20-2-25782452 |
Webgune ofiziala | |
|
Tahrir plazan kokatua, Marcel Dourgnon arkitekto frantziarrak diseinatu zuen, estilo neoklasikoan. Lanak, 1897an hasi ziren eta museoa 1902an inauguratu zen.
HistoriaAldatu
1835ean, Egiptoko Antzinako Gauzen Zerbitzua sortu zen, herrialdeko monumentu eta altxorrak, bertako eta atzerritarren espoliaziotik babesteko. Ordutik, aurkitutako objektuak Azbaiatik gertu zegoen eraikin batean gordetzen ziren, Kairon, eta, ondoren, Saladinoren gotorlekuan. Baina Egiptoko gobernaria zen Abbas Pashak, bilduma hau, Maximiliano II.a enperadore austriarrari oparitu zion, hau Egiptora bisitan joan zenean. 1858an beste museo bat sortu zen, Boulaq auzoan, baina erabil ezinezko moduan geratu zen Niloren uholde handi baten ondoren.
1922tik, museoak hazkuntza ikusgarria izan zuen, bere funtsak, Tutankamon faraoiaren altxorrarekin handitu baitziren, 3.500 objektu baino gehiagorekin. Howard Carter eta Lord Carnarvon ingelesek aurkitu zituzten objektu hauek, aipaturiko faraoiaren hilobian, Erregeen Haranean, antzinako Tebasen parean, egungo Luxor.
EdukiaAldatu
Museoan, Antzinako Egiptoko garai guztietako objektuak daude erakusgai:
- Garai aurredinastiko eta protodinastikoa
- Harrizko ontziak eta hil objektuak
- Egiptoko Inperio Zaharra
- Estatuak, margoak, erliebeak eta altzariak
- Egiptoko Inperio Berria
- Tutankamonen altxor handia
- Amarna garaiko estatua, erliebe eta objektuak eta Akenatonen sarkofagoa.
- Hil hornikuntza, bitxiak, maketak eta beste objektu batzuk
- Errege eta pertsonaien estatuak
- Egiptoko Aro Berantiarra
- Estatua, erliebe eta hil objektuak
- Greko-erromatar garaia
- Estatuak eta hil objektuak
Museoaren lorategietan, zenbait garaitako eskulturak daude ikusgai.
GaleriaAldatu
Triada, Mikerinos eta bi jainkosa
Akhenaton, Nefertiti eta alabak
Tutankamonen hil ganbera
Tutankamonen ontzi kanopoen kutxa
Amenardis eskaintza mahaia
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)Egyptian Museum official website