Ireki menu nagusia

Nefertiti[1] Egiptoko XVIII. dinastiako erregina bat izan zen, eta Akenaton faraoiaren emazte nagusia. Nefertiti eta haren senarra erlijio iraultza batengatik dira ezagunak; iraultza hartan, jainko bakarra gurtzen zuten, Aton, hau da, eguzki diskoa.

Nefertiti
Nofretete Neues Museum.jpg
erregina

Bizitza
Jaiotza ?, K. a. XIV. mendea
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza Tell al-Amarna, ? ( urte)
Familia
Aita Ay
Ezkontidea(k) Akenaton
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Egiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerak erregina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Egiptoko erlijioa

Haren izena egiptoeraz Nfr.t jy.tj[1] da, eta «edertasuna iritsi da» esanahiarekin itzuli ohi da.

Bere edertasuna oso ospetsua izan zen, eta badirudi politikan eta erlijioan funtsezkoa betebeharra izan zuela amarnar ideologiaren garapenean.

Nahiz eta arte ofizialak sekula ez zuen familiako irudirik egin, bere erreinaldian zehar ugariak izan ziren bikotea intimitatean, alabekin batera, azaltzen duten irudikapen monumentalak.

Ezin izan da frogatu Akenaton hiltzean berak ordezkatu zuen ala ez. Egiptologo batzuen ustez Smenkare izenarekin Egiptoko erregina izan zen; beste batzuen arabera, izen horren azpian egiazki Akenatonen anaia txikiena datza. Sinesgarriagoa litzateke senarrarekin batera agindu zuela pentsatzea eta, nolanahi ere, ez da frogatu senarra baino geroago hil zenik ere.

Nefertitiren sendiaAldatu

Oso gutxi dakigu bere familiari buruz eta ezer ere ez gurasoei buruz. Hala ere, baliteke Aÿ faraoiaren eta haren emazte Teyren alabetako bat izatea. Beste aukera bat Tadukipa printzesa mitaniarra izatea litzateke.

Onartutako genealogiaren arabera Akenaton, Nefertitiren senarra, Tutankhamonen aita edo erdi-anaia litzateke.

Garai hartako beste datu askorekin gertatzen den bezala, ezin dira zehatz-mehatz ezarri ezkontzaren data eta erregetzaren hasiera. Bikoteak sei alaba izan zituen:

Erreginaren desagertzeaAldatu

 
Nefertiti zutik irudikatzen duen eskultura bat, kareharrizkoa. Tell al-Amarnan aurkitua, gaur egun Berlingo Egiptoar Museoaren bilduman dago.

Akenatonen erregetzaren 14. urtearen ondoren, k.a. 1336az geroztik ez dakigu ezer Nefertitiri buruz. Erabat desagertzen da idatzi, papiro eta grabatuetatik. Batzuen ustez, heriotza bortitz baten ondoren, senarrak haren izena aipatzea debekatu zuen. Beste batzuen aburuz, berriz, egiptoarren gustuko izan ez zen jarreraren batek eragina eta ospea galarazi zion. Zaila da benetako arrazoia zein izan zen zehaztea.

Nefertitiren desagerketa bat dator Smenkareren agerpenarekin eta Kiya izeneko erregina berri batenarekin. Baliteke Smenkare Meritaton-ekin ezkondu izana. Akenaton eta Smenkare urtebeteko aldearekin hil ziren, k.a. 1334an eta k.a.1333an. Akenatonek 29 urte zituen eta horietatik 12 igaro zituen Egiptoko errege bezala. Smenkare haren alboan egon zen lau urtez.

Akenatonen ondorengo erregea Tutankhaton izan zen, Tutankhamon izenez ezagunagoa. Baliteke Amenofis III.aren edo Akenaton beraren seme izatea, eta Smenkareren anaia. Nefertitiren alaba Ankesenpaatonekin ezkondu zen. Bikotea oso gaztea zen. Zenbaiten ustez, Nefertiti oraindik bizirik zegoen eta, koroarik ez izan arren, eragin handia izan zuen haiengan. Hau egia balitz, Nefertitiren eragina, eta ziur aski beraren bizitza ere, hiru urteren buruan amaitu zen, k.a. 1331. urtean. Urte horretan Tutankhatonek Tutankhamon izena hartu zuen, aitaren erlijio monoteista ukatu eta Amon-en kultuaren aldeko agertuz. Aldi berean, errege-familiak Tell al-Amarna utzi eta Tebas izendatu zuen berriz hiriburu. Nefertiti eta Tadukipa pertsona bera balira, garai hartan 35 urte izango lituzke.

Tadukipa, Nefertiti, Smenkare eta Kiyaren arteko identifikazioak euren bizitzei buruzko datu faltaren erakusgarri dira eta aurkikuntza arkeologiko berriek bakarrik zehaztu ahalko dute pertsonaia hauen papera eta Nefertitiren bat-bateko desagertzea.

Nefertitiren momiaAldatu

Momia aurkitu ez zenez, jakingura handia eta espekulazio ugari sortu zen. 2003ko ekainaren 9an, Erresuma Batuko University of Yorkeko ile-analisietan aditu den Joann Fletcher arkeologoak momiaren aurkikuntza iragarri zuen Erregeen Haraneko KV35 hilobian, Egipton. Espedizio bat antolatu zen hipotesia egiaztatzeko, Nefertiti eta Smenkare pertsona bera ote ziren, alegia.

Momiaren egoeragatik, hil eta handik gutxira arpilatua izan zela uste da. Momifikazio teknikak XVIII. dinastiako norbait zela adierazten du eta bere posizioak errege-familiakoa zela.

Urte bereko ekainaren 12an, hau da, hiru egun beranduago, ESCA-ko (Egypt's Supreme Council for Antiquities) zuzendari Zahi Hawass-ek hipotesi hau frogatzeko adina frogarik ez zegoela esan eta momia hura Nefertitirena zela ukatu zuen.

ErreferentziakAldatu