Ontzi kanopo
Ontzi kanopo edo kanopea Antzinako Egipton, hildakoen erraiak, garbituak eta baltsamatuak gordetzeko erabiltzen zen edukiontzia zen, gorputzaren osotasunezko irudia mantentzeko. Ontzi hauek zurezko kutxa batean sartzen ziren, hil segizioan lera batean garraiatua zena.
Kanopo, greziar jatorriko hitz bat da. Menelaoren pilotua zen Kanope hil zen hiriko izenetik datorrena. Alexandriatik gertu zegoen Kanopus hirian, Osiris jainkoa, giza burudun ontzi bezala gurtua zen.
Ontzi bakoitza jainkosa batek babesten zuen: Isis, Neftis, Serket eta Neit, eta erritualki, bakoitza puntu kardinal batetara orientatua egon behar zen: gibela hegoaldera, birikak iparraldera, hesteak mendebaldera eta urdaila ekialdera.
Ontzi kanopoen izendapena akats baten ondorio da, buru formako estalkiak zituzten beste edukiontzi mota batzuekin lotuak izan baitziren, Behe Egiptoko Kanopus herrian aurkituak izan zirenak, euren artean inongo harremanik ez zegoen arren.
Balio sinbolikoak
aldatuLau ontzi kanopo mota zeuden, Horusen lau seme-alabak izeneko jainko/sa batzuk irudikatzen zituztenak, nortzuk, edukia, suntsipenetik babesten zuten. Ontzi bakoitzak organo mota bat edukitzen zuen eta puntu kardinal bat irudikatzen. Irudikatutako jainko/sak, honako hauek ziren:
- Birikak:
- Hapi, babuino burukoa
- Neftis jainkosa
- Iparraldea
- Hesteak:
- Kebehsenuf, belatz burukoa
- Serket jainkosa
- Mendebaldea
Horusen lau seme-alabak ontzi kanopotan:
-
Kebehsenuf (belatza)
-
Amset (gizona)
-
Duamutef (txakala)
-
Hapi (babuinoa)
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Zer dira ontzi kanopoak?, egiptologian.