Julio Caro Baroja plaza (Donostia)
- Artikulu hau Donostiako plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».
Julio Caro Baroja plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°18′34.56″N 2°00′29.27″W / 43.3096000°N 2.0081306°W |
Kokapena
aldatuJulio Caro Baroja plaza Gipuzkoan, Donostiako Benta Berri auzoan dago.[1]
Jatorria
aldatuPlaza honek Julio Caro Baroja euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalariaren izena hartzen du. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Julio Caro Baroja Berako kanposantuan dago lurperatuta, Baroja familiak duen panteoian. Rafael Caro Raggio eta Carmen Barojaren semea, Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren iloba izan zen. Etnografia eta historia arloetan lan egin zuen. Haren lehendabiziko ikerlanetan Euskal Herriko usadioak zituen hizpide, hala nola honako liburuetan: Los pueblos del norte de la península Ibérica (1943), Los pueblos de España (1946), Los vascos (1949). Euskal etnografia bizitza osoan zehar landu zuen. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren zuzendari izan zen 1983tik hil arte.
XX. mendean, plaza bihurtu aurretik, Donostiako gune industriala zen zonalde hau. Hemen kokatu ziren hiriaren historian garrantzi handia izan zuten hainbat lantegi:
- "Cervezas El León" (El León garagardoak) - Keler. Lantegi garagardogilea Juan eta Teodoro Kutz alemaniar anaiek 1890. urtean sortu zuten enpresa.
- “Lizariturry y Rezola”. Lantegiak gai kimikoak ekoizten zituen: glizerinak, parafinak, kandelak, xaboiak... Zalantzarik gabe ekoizten zuten produktu ezagunena Lagarto xaboia izan zen.
- "Suchard" txokolatearen lantegia.
Plazaren egitura
aldatuPlazak Hartz Nagusia irudikatzen duen zazpi farola ditu. Farolak koloreetakoak dira eta bakoitzak konstelazioko izar baten izena du jarrita (Dubhe, Merak, Phecda, Megrez, Allioth, Mizar, Alcar eta Alkaid). Lurrean badira koloreetako marra batzuk, marra horiek konstelazio eta beste izarren ibilbidea irudikatzen dute. Gainera, plazaren konposaketa azaltzen duten bi plaka ere badira[2].
Plazan tabernak (Café Mario, Sport), denda-jatetxea (Lukas) eta Gipuzkoako Trafiko Zuzendaritzaren egoitza daude, besteak beste.
Gertaerak
aldatu2014ean errebindikazio bat egon zen bertan, errepidean hildako bi motoristen omenez. Marka ezberdinetako moto ugari bildu ziren plazan (Harley-Davidson, Mobilette, Honda, Vespa...). Gerturatu ziren gehienek kamiseta beltz bat zeramaten soinean lema honekin "que no robe tu última curva" (euskaraz horrelako zerbait: "zure azken errebuelta ez lapurtzea"). Horrez gain, firmak jaso zituzten eta bi minutuko isilunea egin zen.[3]
Urtero Antiguako jaietan atrakzioak bertan jartzen dituzte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Google maps» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Plaza de la Osa Mayor en Donostia | deTuristeo» www.deturisteo.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pizarro, Vicky. (2014-09-21). «Las motos toman la calle» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).