Lagarto garbiketako produktuen marka komertzial bat da, jatorriz "Lagarto" xaboia fabrikatzen eta merkaturatzen duena. Euskal Herrian jatorria zuen xaboi hori oso ezaguna egin zen Espainian XX. mendean, baita etxeko xaboiaren sinonimo bihurtzeraino ere.

Lagarto
xaboia
Historia
Sorrera1915
JabeaLizariturry y Rezola -
Q17631758 Itzuli -

Jantziak garbitzeko ere erabiltzen zen herriko garbitokietan (latsagi edo ikuztegi ere deituak).

Historia aldatu

1860an, Juan Lizariturryk "J. Lizariturry y Compañía" enpresa sortu eta Donostian produktu kimikoen fabrika bat eraiki zuen, "La Providencia" izenekoa. Lau urte beranduago, Jose Antonio Rezolak bat egin eta enpresa "Lizariturry y Rezola" bihurtu zen, harrezkero bere izena izango zena.[1]

1863an Bilbon antzekoa zen "Chimbo" marka sortu zuten.[2] [2] Marka biek arropa-garbitokien inguruan ohikoa zen animalia baten izena hartu zuten: batek Lagarto (muskerra), eta besteak Chimbo (txinboa).

Sortu eta hurrengo urtean, 1865eko abuztuaren 3an, enpresak bere fabrikan Elisabet II.a erreginaren bisita jaso zuen,[3] "Probidentzia". 1924an, Alfontso Borboikoa eta Battenberg Asturiasko Printzeak eta Jaime Borboikoa eta Battenberg infanteak konpainiaren marka nagusia zen Lagarto xaboiaren fabrika bisitatu zuten.[4]

1920ko hamarkadan, Pedro Antequera Azpiri artista grafikoak konpainiaren zuzendaritza artistikoa bere gain hartu zuen eta 1924an Lagarto xaboiaren kartel klasikoa diseinatu zuen.[5] Kartel hau laster Espainiako publizitatearen ikurretako bat bihurtu zen. Horri esker, xaboi marka hau azkar zabaldu zen eta Lizariturry eta Rezolaren gainontzeko markak eklipsatu zuen. XX. mendean zehar, konpainiak bere produktuen katalogoa handitu zuen, pixkanaka garbiketa-produktuetan espezializatuz, detergenteak edo ontzi-garbigailuak fabrikatuz, beti xaboi naturalaren fabrikazioa ahaztu gabe.

1980ko hamarkadan, konpainiak bere jarduera guztia Zaragozako lantegi batera eraman zuen eta, hamarkada bat geroago, desagertu egin zen.[6] Egun Euroquímica enpresa gaztela-mantxarrak oraindik Lagarto xaboia ekoizten du.[7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu