Juan Bilbao Mintegi, izengoitiz Juanin (Erandio, 1900eko irailaren 5a - ?), bizkaitar atleta eta futbolaria izan zen, atzelari moduan aritzen zena. Bi aldiz atera zen xabalina jaurtiketako Espainiako txapeldun, 1923an eta 1924an.

Juanin Bilbao

Bizitza
JaiotzaBilbo1900eko irailaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna (123 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, atleta eta xabalinaria
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera178 zentimetro

Bizitza aldatu

Juan Bilbao Erandion jaio zen,[1] 1900eko irailaren 16an. Oso gazterik hasi zen jokatzen Erandio Klubean, 1915 aldean, atzelari postuan. 1922-23 denboraldian, Iruñera joan baitzen lanera, Osasunako jokalari bilakatu zen.[1] 1925eko urriaren 4an jokatu zuen lehenbiziko partida Espainiako selekzioarekin, Hungariaren kontra, Budapesteko Ferencváros estadioan. 1926an Athletic Clubek kontratatu zuen,[oh 1] eta bost denboraldi egin zituen bertan. 1929-30 denboraldian, Espainiako liga eta kopa irabazi zituen Bizkaiko taldearekin.[2][3]

Atletismoan ere nabarmendu zen, 100 metroko lasterketan eta, batez ere, xabalina jaurtiketan. Bi aldiz nagusitu zen proba horretako Espainiako txapelketan, 1923an eta 1924an, eta bitan hobetu zuen estatuko errekorra: 43,61 1923an eta 45,72 1924an. 1925ean, Euskadiko marka berria ezarri zuen, 47,04 metroko jaurtiketa baten bitartez. 1941ean, Osasunako entrenatzailea izan zen.[4]

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Erandio 1915–1923
Osasuna 1923–1926
Athletic Club 1926–1930

Oharrak aldatu

  1. 1925eko apirilaren 5ean, artean Osasunako jokalaria zela, Athletic-ekin aritu zen Boca Juniorsen aurka San Mamesen; Athletic 4 eta 2 gailendu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Juanín, el gran "back" ínternacional. Gran vida, 1925/11/1, 13-15. orrialdeak, hemerotecadigital.bne.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
  2. Juanín, primer internacional rojillo. Osasuna 1920, 2013/11/13, osasuna1920.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
  3. Juan Bilbao. athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).
  4. Un campeón de España en jabalina futbolista; el defensa Juanín ganó dos títulos y ostentó el récord español. Noticias de Navarra, 2018/10/24, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-26).

Kanpo estekak aldatu