Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Azken Eguneko Santuen Jesu Kristoren Eliza (mormoiak) erlijio-taldea sortu zuen. Smithen idatziak, Bibliarekin batera, izan ziren mormoien teologia-oinarriak.

1823an esan zuen Jainkoak ezkutuko adierazpenak egin zizkiola, eta urrezko taula batzuetan idatzita zeudela. Azalpen horiek Mormoien Liburuan idatzi zituen, eta hori izan da mormoien dotrina. Istiluak izan zituen bizi izan zen auzoetan, eta atxilotu ere egin zuten. 1844an bera eta anaia hil zituen jende-multzo batek Carthagen.

Joseph eta Hyrum, bere anaia, Illinoisko kartzela batean sartu zituzten traizio karguak egotzita.[1] Joseph eta Hyrum 1844ko ekainaren 27an hil ziren, bere kartzelako gelan gizon armatu batzuek tirokatu ostean.[2] Gizonak epaituak izan ziren, baina aske utzi zituzten.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Bushman, Richard Lyman (2005) Joseph Smith: Rough Stone Rolling New York: Knopf ISBN 1400042704.
  2. Bushman (2005, 550 or.)
  3. Bushman (2005, 552 or.).

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Smith