El Colegio de México
El Colegio de México, A.C. (euskaraz: «Mexikoko Ikastetxea») edo COLMEX, Mexikoko goi mailako ikasketa erakunde publikoa da. Bi lan arlotan kokatzen da haren lana: gizarte zientzietan eta humanitateak. 1940an sortu zen; aurretik Mexikoko La Casa de España izan zen, 1938-1940. Bi instituzio horien sorreran Espainiatik ihes egindako errepublikazaleek eragin handia izan zuten. Euskaldunen artean bi izen aipa daitezke: Eugenio Imatz eta Juan Larrea idazleak. 1998an instituzio autonomoa bihurtu zen. 2001an Asturiasko Printzea Saria Gizarte Zientzietan jaso zuen, Juan Iglesias Santos legelariarekin batera. Gaur egun prestigio handiko instituzio ikertzaile eta hezitzailea da. Zazpi ikastetxe ditu.[1] Amerikako gizarte zientzietako liburutegi garrantzitsuenetariko bat du (665.000 liburu baino gehiago).[2]
El Colegio de México | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | COLMEX |
Mota | unibertsitatea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Mexiko |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, International GLAM Labs Community (en) , ANUIES (en) , National Digital Stewardship Alliance (en) eta Editoriales Universitarias y Académicas de México (en) |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Osatuta | El círculo COLMEX (en) |
Historia | |
Sorrera | 1940ko urriaren 8a |
webgune ofiziala |
Errektoreak
aldatuIntelektual ospetsuak izan dira ikastetxe honen errektoreak:
- (1940-1958) Alfonso Reyes Ochoa
- (1958-1963) Daniel Cosío Villegas
- (1963-1966) Silvio Zavala
- (1966-1985) Víctor L. Urquidi
- (1985-1994) Mario Ojeda Gómez
- (1994-2005) Andrés Lira
- (2005-2015) Javier Garciadiego Dantán
- (2015-2025) Silvia Giorguli Saucedo
- Florestan Fernandes katedra, Brasilgo Historia- eta Gizarte-Ikerketak.
- Guillermo de Humboldt eta Alejandro de Humboldt katedra
- Jean Bourgeois-Pichat katedra
- Arturo Warman Erakunde arteko katedra
- Marcel Bataillon katedra
- Daniel Cosío Villegas katedra
- Raúl Prebisch katedra
- Simone de Beauvoir katedra
- Jean Monnet katedra
- México-España (Mexiko-Espainia) katedra
Ikasle-ohi ospetsuak
aldatu- Adolfo Aguilar Zínser,Mexikoko ordezkaria izan zen Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan.
- Claude Heller, gaur egungo Mexikoko ordezkaria Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan.
- Héctor Aguilar Camín, idazlea.
- Carlos Blanco Aginaga, euskal idazlea eta erbesteratua.
- Enrique Krauze, historialaria.
- Andrés Reséndez, historialaria.
- Lauro Zavala, idazlea.
- Federico Álvarez, euskal idazlea eta erbesteratua.
Bibliografia
aldatu- Egile Batzuk (1982): El exilio español en México, 1939-1982. Salvat-Fondo de Cultura Económica, Mexiko.
- Egile Batzuk (2006a): Científicos y humanistas del exilio español en México. Academia Mexicana de Ciencias, Mexiko.
- Abellán, J. L. (koord.): El exilio español de 1939. Taurus, Madril.
- Barona, J. L. (ed.) (2010): El exilio científico republicano. Universitat de València, Valentzia.
- Bolívar Goyanes, A. (koord.) (2006): Científicos y humanistas del exilio español en México. Academia Mexicana de Ciencias, Mexiko.
- Lida, C. E. (1991): "Los intelectuales españoles y la fundación de El Colegio de México". Sánchez-Albornoz, N. (biltzailea), El destierro español en América. Un trasvase cultural. Colección Encuentros, Madril, 95-102 or.
- Lida, C. E. (1992): La Casa de España en México. El Colegio de México, Mexiko.
- Soler Vinyes, M. (1999): La casa del éxodo. Los exiliados y su obra en La Casa de España y El Colegio de México (1938-1947). El Colegio de México, Mexiko.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): El Colegio de México
- (Gaztelaniaz): El Colegio de Méxicoko Daniel Cosío Villegas liburutegia.
- (Gaztelaniaz): El Colegio de Méxicok argitaratutako aldizkari elektronikoak.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz): Historia Mexicana aldizkariaren webgunea.
- (Gaztelaniaz): Estudios Económicos aldizkariaren webgunea.
- (Gaztelaniaz): Estudios Demográficos aldizkariaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz): 1980tik sortutako Mexikoko bibliografia linguistikoa.