Ireki menu nagusia

Joseba Zubimendi

euskal idazlea

Joseba Zubimendi Martiarena, baita ere Jose Zubimendi, (Donostia, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 12a - Kanbo, Lapurdi, 1939ko irailaren 29a) euskaltzalea izan zen, kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigile aritua.

Joseba Zubimendi
Jose zubimendi.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1898ko martxoaren 12a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Kanbo1939ko irailaren 29a (41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Literaturaren Zubitegiko fitxa 479

BiografiaAldatu

Joseba Zubimendi Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1898an. Aita azpeitiarra zuen, hargin etorria Donostiara, Artzain Onaren katedrala edo eraikitzera.

Euskaltzalea izan zen, Koldo Izagirrek dioenez XX. mendeak eman dituen euskaltzale handienetakoa. Haren eraginez sortu ziren Eusko Abesbatza, El Pueblo Vasco egunkariko euskarazko atala, Unión Radio irratiko euskarazko saioa, eta beste ekitaldi asko, bertsolaritza bultzatzeko eta suspertzeko asmoz. Ahots ona zuen, Donostiako Orfeoian kantatzen zuen, bakarlari gisa, eta irratsaio ederrak egiten zituen. Poesia ere idatzi zuen, garai hartan olerkigintza baitzen euskalgintzaren zama aurrera emeki zeraman gurdia. Garai hartan poesiak itzala zuen euskaltzaleen artean, eta prosa eredua bera ere mendean zeukan, gaur ez bezala.

Kanbon (Lapurdi) 1939an idatzitako testuak, bere garaian Eusko Deyan argitaratuak, Matxin Irabola, Senpereko bertsularia liburuan bilduta agertu ziren 2010ean. Kanbo erbeste izan zitzaion Zubimendiri, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren. Testurik gehienetan bertsolaritza eta bertsolariak aipatzen badira ere, garai bateko kronika zehatz eta konplitua eginez, hitzak ez dira horretara mugatzen soilik, harantzago doaz eta euskaltzaletasunaren argazkia ekartzeaz gainera, nolabaiteko kronika sentimentala ere azaltzen digu, euskaltzaletasuna sentimendua baita, arrazoia baino areago. Testuak irakurgarriak dira oraindik eta, neurri batez, eredugarriak ere bai. Zubimendi bertsozale eta euskaltzaleak, gerran garaitua izandakoak, bere memoria darabil aurreraka eta atzeraka, eta behin ezagututako jendea, adiskideak izan nahiz ez, dakartza gogora, izan zena esateko asmoz.

Lapurdin bizi zela Euskara-frantsesa-espainiera hiztegia idazteari ekin zion. Kanbon hil zen, 1939an, erbeste gorrian, gazterik artean.

LanakAldatu

PoesiaAldatu

AntzerkiaAldatu

  • Zalaparta (1930, Gipuzkoako Aldundiaren Irarkola)
  • Mirentxu (1934). Alfredo Etxabek gaztelaniaz idatzi eta Guridik musika jarritako Mirentxu obra euskaratu zuen.

KronikaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu