Jose Uranga

gipuzkoar militar karlista

Jose Ignacio Uranga Azkune (Azpeitia, 1788ko urriaren 7aGasteiz, 1860ko abenduaren 17a) gipuzkoar militar karlista izan zen, Iberiar Penintsulako Gerran eta Lehen Karlistaldian borrokatu zena.[1]

Jose Uranga

Jose Uranga, Isidoro Maguésen irudia, Don Carlos e i suoi difensori, Florentzia, 1837 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1788ko urriaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1860ko abenduaren 17a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Bizitza

aldatu

Jose Ignacio Uranga Azkune Azpeitian jaio zen 1788ko urriaren 7a. Ikasketak egiten ibili zen frantsesen inbasioa gertatu eta Oviedora May jeneralarengana boluntario joan zen arte. Asturiasen eta Galizian borrokatu zen eta 1811n Gipuzkoako Boluntarioen Batailoira bidali zuten. Inbaditzaileen aurka ibili zen borrokan Gaspar Jauregi Artzaia-ren aginduetara. Gudu askotan parte hartu zuen eta 1813ko abuztuko San Martzialgo guduaren ondoren, kondekoratu egin zuten bere borrokakide Tomas Zumalakarregirekin batera

Gudaldi hura amaitzean koronel izendatu zuten. Hurrengo urteetan Arabako komandante jenerala izan zen. 1830ean, Espainian liberalismoa berrezarri nahian zebiltzan Espoz Minaren eta Jauregiren espedizioari aurre egin zion zutabearen buru jarri zen. Haiek mendean hartu zituen Aranon eta Artikutzan, eta Frantziara ihesi joatera behartu.[1]

Karlos V.a aldarrikatu zuen lehenbizikoetakoa izan zen, haren anaia Fernando VII.a hil zenean, eta hainbat batailoi antolatu zituen Araban. Zumalakarregirekin bat egin zuen, gerra hasierako gudu nagusietan parte hartuz. Horri esker, landa mariskal izendatu zuten. 1834ko uztailean, Don Karlos Euskal Herrian sartu zenean, Uranga landa laguntzaile izendatu zuen, eta bere segurtasun pertsonalaren ardura eman zion.

Hurrengo urtean, Donostiako blokeoan ibili zen, eta San Bartolome monasterioa mendean hartzea lortu zuen. Errege espedizioan, Nafarroako eta Euskal Lurraldeetako kapitain jeneral izendatu zuen Don Karlosek, alegia, karlisten lurraldeetako arduraduna. Soldadu askorik ez zuen arren, tropa gehienak Madril aldera joanak zirelako, Leringo, Urizaharreko eta Azkoiengo garnizio liberalak konkistatu eta, 1837ko irailaren 14an, O'Donnell menderatu zuen Andoainen.[1]

Gerrako azken urteak Don Karlosekin batera eman zituen, eta "apostolikoen" alde egin zuen barne borroketan. Lizarrako fusilamenduen ondoren, Marotok Frantziara bota zuen. Han bizi izan zen erbesteratuta 1848ko amnistiara arte. Gasteiza joan zen bizitzera orduan, eta han hil zen 1860ko abenduaren 17an.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Arozamena Ayala, Ainhoa. Uranga Azcune, José Ignacio de. Auñamendi Entziklopedia [on line], aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-2).

Kanpo estekak

aldatu
  • Jose Uranga, XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian, CC-BY-SA, zm.gipuzkoakultura.net.