José Perula y de la Parra

Nafarroako militar karlista

José Perula y de la Parra (Sesma, 1830Mondariz-Balneario, Coruña, 1881) nafar jeneral karlista izan zen.

José Perula y de la Parra

Bizitza
JaiotzaSesma, 1830
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMondariz-Balneario, 1881 (50/51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia

Bizitza aldatu

José Perula Sesman jaio zen 1830. Karlos errege-nahiaren zalditeriaren kapitaina zen 1855ean, baina atxilo hartu eta Kubara bidali zuten soldadu. 1858an itzuli zen, amnistia bati esker, eta Marokoko gerrara jo zuen urte berean. 1860an, kapitain izendatu zuten San Carlos de la Rápitako altxamenduan, baina matxinada-ahaleginak huts egin zuenean, Corellara etorri zen notario.

1868ko Iraultzaren ondoren, Elisabet II.arekin erbesteratu zen, baina Karlos Borboikoaren agindupean jarri zen Parisen. Ez zuen Zornotzako ituna onartu eta, berriro ere, erbesteratu zen, baina Nicolás Ollo brigadierrarekin itzuli zen 1872an.

Allo, Montejurra, Somorrostro, Calahorra eta Lakarko guduetan parte hartu zuen, eta guztietan garaile suertatu; ondorioz, jeneral izendatu zuten 1875ean. Urte hartan bertan, Trebiñun eta Miravalles-Orikainen garaitua izan eta gero, dimisioa eman zuen. 1876an, berriz, Mañerun gailendu zitzaien liberalei, baina 1877ko otsailean Frantziara erbesteratu behar izan zuen, hirugarrenez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu