Miravalles (Uharte)

Iruñerriko mendia

Miravalles[1] edo Oihana[2] Nafarroa Garaiko mendia da, Uharten dagoena, Iruñerrian. 597 metroko garaiera dauka.

Miravalles
Datu orokorrak
Garaiera597 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′10″N 1°35′49″W / 42.836°N 1.597014°W / 42.836; -1.597014
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaUharte

Geografia aldatu

Miravalles Iruñerriaren iparraldean dago, bi ugalde handik besarkaturik. Mendebaldean Ultzamak Ezkaba eta Miravalles mendiak bereizten ditu Atarrabian sartu baino lehen, arroila estua ebakiz. Ekialdean, Argak zintzur ikusgarria eratzen du Urbizkain eta Miravallesen artean.[2][3]

Historia aldatu

Gailur apala izan arren, garrantzi estrategiko handia izan zuen. Erdi Aroan gaztelu bat izan zen gailurrean, XI. eta XIII. mendeen artean dokumentaturik dagoena. Geroago, 1585 baino lehen, Mikel goiaingeruari sagaratutako ermita bat eraiki zuten, XIX. mendera arte iraun zuena. Bai Lehen Karlistaldian, bai Bigarrenean, operazio militarrak izan ziren.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Miravalles. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
  2. a b San Miguel de Miravalles. Nafarkaria, 1993/08/27, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
  3. Miravalles. mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
  4. Castillo de San Miguel de Miravalles. castillosnet.org (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).

Kanpo estekak aldatu