José María Bengoetxea
José María Bengoetxea Larrinaga (Ondarroa, 1956ko urtarrilaren 5a) bizkaitar futbolari ohia da. Aurrelari aritu zen.
José María Bengoetxea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ondarroa, 1956ko urtarrilaren 5a (68 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Biografia
aldatuBere ibilbide profesionala Athletic Clubeko harrobian hasi zuen. 1972an Bilbao Athletic taldean izan zen eta bertan bi kanpaina egin zituen. Hamalau eta hogeita bost gol sartu zituen, hurrenez hurren.
1976-77 denboraldiari begira, filialean bere entrenatzailea izan zen Koldo Agirrek lehen taldean sartu zuen, Manu Sarabia bezalako beste gazte batzuekin batera. 1976ko irailaren 26an debutatu zuen Lehen Mailan UD Salamancaren aurka, 3 eta 0 galduz. Hiru egun geroago, UEFA Kopan debutatu zuen Újpest Dozsa hungariar taldearen aurka. Taldeak Europako finala eta Kopako finala lortu zituen, baina Bengoetxeak sei partida (gol bat) baino ez zituen jokatu. Sarabiarekin batera, Athleticek Barakaldo CF taldeari utzi zion hurrengo denboraldirako. Bi jokalariak funtsezkoak izan ziren euren golekin laugarren postua lortzeko, Bengoetxea hamasei tantorekin goleatzaile nagusia izan zelarik.[1] Itzultzean, partida gehiago (hamabost) jokatu zituen. 1978an Espainiako selekzio olinpikoan debuta egin zuen. Urte horretako azaroaren 22an lau gol sartu zituen Errege Kopan Balmasedaren aurka 8 eta 1 jipoituta, hiru aste lehenago etxetik kanpo bi gol sartu zizkion.[2] Beste bi denboraldiz jarraitu zuen taldean, baina ez zuen jarraipenik izan, eta, beraz, 1981ean Celta de Vigora joan zen.[3]
Galizian ere ez zuen zorterik izan, eta 1982an Alavesek fitxatu zuen. Talde txuri-urdinean hamabi gol sartu zituen bi denboralditan, bere lehen denboraldian goleatzaile nagusia izan zelarik. Tamalez, denboraldia Bigarren B Mailara jaitsierarekin amaitu zen, Bere azken kluba Sestao Sport Club izan zen, talde honetan 1985ean erretiratu zelarik.
Ibilbidea
aldatuKluba | Urtea(k) |
---|---|
Bilbao Athletic | 1974-1976 |
Athletic Club | 1976-1977 |
Barakaldo CF | 1977-1978 |
Athletic Club | 1978-1981 |
Celta de Vigo | 1981-1982 |
Deportivo Alavés | 1982-1984 |
Sestao Sport Club | 1984-1985 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Manolo Sarabia y el Barakaldo del 78. A dos puntos del ascenso a primera» Histórico Barakaldo C.F. 2017-3-9.
- ↑ (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Balmaseda 22/11/1978. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Ereaga, Txema. «Bengoetxea: El " Killer " de Ondárroa» fameceleste.com.