Real Club Celta de Vigo

Celta de Vigo» orritik birbideratua)

Real Club Celta de Vigo 1923an sortutako Vigoko (Pontevedra, Galizia) futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. Titulurik irabazi ez badu ere Lehen mailan denboraldi gehien egin duen 11. taldea da.

Real Club Celta de Vigo
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaBalaídos estadioaVigo
42°12′43″N 8°44′25″W / 42.21186°N 8.74033°W / 42.21186; -8.74033
 29.000
Agintea
EntrenatzaileaRafa Benítez (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1923ko abuztuaren 23a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: realclubcelta Twitter: rccelta Instagram: rccelta Youtube: UCCJLVZYqRb_85b2Flpg04cg TikTok: rccelta Edit the value on Wikidata
2009ko taldea.

Historia aldatu

Sorrera eta lehenengo urteak aldatu

XX mendearen hasieran hasi ziren futbol taldeak sortzen Galizian. Kaietan zeuden itsasontzi britainiarretako langileak jokatzen zituzten futbol partiduek piztu zuten kirolarekiko grina eta Vigon bi talde osatu ziren: Real Vigo Sporting Club eta Real Club Fortuna de Vigo. 1906tik hasita bi talde hauek irabazi zituzten eskualdeko txapelketak. 1908an Vigo Sporting bera Kopako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 2-1 irabazi zion.

1923an biek bat egitea erabaki zuten beren indarrak batu eta Estatuko txapelketetara salto egiteko eta horrela sortu zen Real Club Celta de Vigo.

1928an Liga osatu zenean Lehen mailan aritzea tokatzen zitzaion baina A Coruñako Deportivok kontra egindako presioagatik bigarren mailan kokatua izan zen. Harturiko hasarrearen ondorioz Ligatik atera zen eta ez zen 1935 arte itzuli. Ordutik dator Celtakoen Deportivorekiko ezin ikusia.

Lehen mailako taldea aldatu

 
2012ko galiziarren arteko derbia, Deportivoren aurka.

Gerra Zibila bukatu zenean lehen mailara igo zen eta 20 urtez bertan mantendu zen. Emaitzarik onena 1948ko laugarren postua izan zuen. Urte hartan Kopako finala ere jokatu zuen Sevillaren aurka galdu zuena. 1958an ordea jeitsi egin zen eta 10 urte egin zituen bigarren mailan.

1969an berriz igo zen lehen mailara eta 1971ean lorturiko seigarren postuak UEFAn jokatzeko aukera eman zion. 80. hamarkadan gora eta behera ibili zen baina 1993an talde berri batekin indartsu sartu zen Ligan. 1994ean eta 2001ean Kopa finaletara iritsi zen baina bietan Zaragozak irabazi zion. Tartean 1994-95 denboraldia bukatzerakoan elkarte anonimoaren abalak garaiz ez aurkeztu izanagatik federazioak Celta eta Sevilla Bigarren B mailara jeitsiarazi zituen. Manifestazio handiak izan ziren hiri bietan eta azkenean federazioak atzera egin eta 22 ekipotako Liga osatu zen, bi urte iraun zuena.

EuroCelta aldatu

2000 urtean UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. 2002-03 urtean bere Ligako sailkapenik onena errepikatu zuen, laugarren postua, eta horrek UEFAko Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera eman zion. Miguel Anjel Lotina zen entrenatzailea garai honetan.

Bitxikeria bezala aipatzekoa da Celta izan dela lehenengo taldea Estatu Espainiarrean partidu batean 11 jokalari atzerritar batera jokatzen izan dituena.

Azken urteak aldatu

2004 urtean bigarren mailara jeitsi zen. Urtebete behean egin ondoren berriz lehenengo mailara igo eta seigarren postuan bukatu zuen, berriz ere Europara itzuliz. Hala ere hurrengo urtea makala izan zuen oso eta 18. bukatu ondoren maila galdu zuen. Bost urte jarraian bigarren mailan egon ondoren 2012-13 denboralditik aurrera lehen mailan ari da, Europako postuetatik gertu baina saria lortu gabe. 2015-16an seigarren postua eskuratu zuen azkenean eta Europara itzuli zen. 2016-17an denboraldi bikaina egin zuen Europa Leaguen final erdietara iritsi baitzen, baina Manchester United taldeak garaitu zuen. Europa hobetsita Ligan makalago ibili zen, Kopan ordea final erdietara iritsi zen baina Alavések utzi zuen finaletik kanpo. 2017-18an urte apala izan du eta 13. postuan amaitu du. 2018-19 denboraldian jaitsiera postuetatik gertu ibili zen eta hiru entrenatzaile izan ondoren azken jardunaldian salbatu zen. Hurrengo denboraldian ere pattal ibili zen eta azken partidararte ez zuen mantentza lortu. 2020-21 denboraldian 8.a izan zen Ligan.

Armarria aldatu

Celtaren armarrian Bi "C" letra daude (Club Celta), koroa bat (Real) eta Santiagoen gurutzea. Gurutze hau nork eraman erabakitzeko Celta eta Deportivoren artean partida bat jokatu zen eta Celtak irabazi zuen.

Uniformea aldatu

Taldearen fundatzaileetako bat zen Juan Baliño Ledok proposatu zuen urdin argia erabiltzea, hala ere lehenengo urteetan elastiko gorria eta galtza beltzak erabili zituen Celtak.

1928an Liga hasterakoan Celtak kolore urdin argia hartu zuen eta galtza beltzen ordez zuriak jantzi zituen Galiziako bandera irudikatzeko. Ordutik aurrera hau izan da taldearen janzkera ofiziala.

Historikoa aldatu

     
 
 
 
Vigo Foot-Ball 1905
     
 
 
 
Vigo Sporting 1913-1923
     
 
 
 
Fortuna 1905-1923
     
 
 
 
Celta 1923-1927
     
 
 
 
Celta
1933
     
 
 
 
Celta
1965-etik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 58
  • Denboraldiak 2. mailan: 32
  • Denboraldiak 2. B mailan: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 1
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1947-48 eta 2002-03)

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko irailaren 3an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Agustín Marchesín
2   ATZ Carl Starfelt
3   ATZ Óscar Mingueza
4   ATZ Unai Nuñez (Athleticetik utzita)
5   ERD Renato Tapia
6   ERD Carlos Dotor
7   AUR Carles Pérez
8   ERD Fran Beltrán
9   AUR Gonçalo Paciência
10   AUR Iago Aspas (kapitaina)
11   ERD Franco Cervi
12   AUR Anastasios Douvikas
13   ATE Iván Villar
Zbk. Postua Jokalaria
14   ERD Luca de la Torre
15   ATZ Joseph Aidoo
16   ERD Miguel Baeza
17   AUR Jonathan Bamba
18   AUR Jörgen Strand Larsen
19   ERD Williot Swedberg
20   ATZ Kevin Vázquez
23   ATZ Manu Sánchez
28   ATZ Carlos Domínguez
29   AUR Miguel Rodríguez
30   ERD Hugo Sotelo
-   ATE Vicente Guaita
-   ATZ Mihailo Ristic

Utzitako jokalariak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
-   ATZ Sergio Carreira (Elxen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
-   AUR Julen Lobete (Andorran utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
-   ATZ José Fontán (Cartagenan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Irabazitako txapelketak aldatu

Espainiako txapelketak: 0 aldatu

Nazioarteko txapelketak: 1 aldatu

Galiziako txapelketak: 7 aldatu

Lagunartekoak aldatu

1999

2001

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa
1999-2000 7.a 1/8 1/4 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2000-01 6.a Finalerdiak 1/4 (Europa League)
2001-02 5.a 2. itzulia 2. itzulia (Europa League)
2002-03 4.a 2. itzulia 1/32 (Europa League)
2003-04 19.a (jeitsi) 1/4 1/16 (Europa League)
2004-05 2.a (2. mailan) 2. itzulia
2005-06 6.a 1/16
2006-07 18.a (jeitsi) 1/4 1/16 (Europa League)
2007-08 16.a (2. mailan) 2. itzulia
2008-09 17.a (2. mailan) 1/32
2009-10 12.a (2. mailan) 1/4
2010-11 6.a (2. mailan) 2. itzulia
2011-12 2.a (2. mailan) 1/32
2012-13 16.a 1/16
2013-14 9.a 1/32
2014-15 8.a 1/16
2015-16 6.a Finalerdiak
2016-17 13.a Finalerdiak Finalerdiak (Europa League)
2017-18 13.a 1/8
2018-19 17.a 1/16
2019-20 17.a 1/16
2020-21 8.a 2. itzulia
2021-22 11.a 1/16
2022-23 13.a 1/16
2023-24 1/4

Jokalariak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal