Baretzar beltz
Baretzar beltza (Arion ater) lehorreko bare handia da, Arionidae familiako molusku gasteropodoa.
Baretzar beltz | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Stylommatophora |
Familia | Arionidae |
Generoa | Arion |
Espeziea | Arion ater (Linnaeus, 1758)
|
Bere izenak iradokitzen duen moduan, baretzar beltza kolore beltz sakonekoa izan ohi da, zenbait ale arre ilunak ere izan daitezkeen arren, eta neurriz handiak dira, 10-13 cm ingururainokoak. Ale heldugabeak, aldiz, boli-kolorekoak izaten dira, eta buru beltza dute.
Europa erdi eta iparraldeko espeziea baso hezeetan bizi da.
Gautarra da, gehienbat, eta aktibo dagoenean jaten ematen du denborarik gehiena. Landare eta onddoak dira bere elikagai nagusia eta, neurri txikiagoan, deskonposatzen ari diren harrak eta intsektuak ere bai.
Hermafrodita da. Normalean, 20-50 arrautza jartzen ditu zoruko arrailetan edo usteltzen ari den egurretan, eta sei bat astean eklosionatzen dira arrautzok.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |