Jesus Maria Alkain
Jesus Maria Alkain Martikorena (1922ko urtarrilaren 27a, Donostia – 2001eko uztailaren 1a, Donostia) euskal herritar ekonomialari eta politikaria izan zen. EAJ alderdiko militantea eta Donostiako alkatea ere izan zen, 1979-1983 urte bitartean.
Jesus Maria Alkain | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1982) | |||||||
1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1979ko ekainaren 20a - 1983ko maiatzaren 20a ← Iñaki Alkiza - Ramon Labaien →
1979ko apirilaren 22a, 1979ko ekainaren 26a - - Miguel Susperregi Zabala (en) → Barrutia: Donostia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Donostia, 1922ko urtarrilaren 27a | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Donostia, 2001eko uztailaren 1a (79 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
aldatuDonostiako Merkataritza Eskolako katedra laguntzailea izan zen; ondoren, ikastetxe bereko zenbait eskolaren ardura hartu zuen bere gain. Bestalde, merkataritza intendentzia ikasi zuen Bilboko Merkataritza Goi Ikasketen Eskolan (egun Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea) eta bertan graduatu zen 1955ean. Hiru urte lehenago, 1952an, Espainiako Instituto de Censores Jurados de Cuenta delakoan sartu zen; 1956an Colegio Nacional de doctores y licenciados en ciencias económicas y comerciales izenekoan, baita Kontu-ikuskarien Erregistro Ofizialean ere, 1989an. Pakea istripu eta aseguruen mutualitatean, zuzendariorde, gerente eta lehendakaria izan zen.
1987-1991 bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea. Euskalerriaren Adiskideen Gipuzkoako Batzordeak Adiskide oso izendatu zuen. Domina eta sari ugari jaso du: Encomienda de la Orden del Mérito Civil (1991), Gran Cruz de la Orden del Mérito Civil (1983), Medalla de oro al Mérito en el trabajo (1986), Donostia Hiriak Hiritar Merituari emandako domina (1986) eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Zilarrezko Domina (1986). Eusko Ikaskuntzan, 1992ko abenduaren 12an, Elkarteko Diruzain aukeratu zuten, eta horren ondorioz, Batzorde Eragileko eta Batzorde Iraunkorreko kidea da. Karguaren indarraldia amaiturik, berriro hautatu zuten kargu berean, 1997an. Eusko Ikaskuntzak J. M. Barandiaren Fundazioan dituen lau ordezkarietako bat da.
Ibilbide politikoa
aldatuDiktadura Frankista ondorengo lehenbiziko 1979ko hauteskundeak ospatzeko unean Alkain Gipuzko Buru Batzarreko presidentea zen,Gipuzkoako EAJ alderdiak gobernatzen zuen erakunde nagusienetakoa. Donostiako alkatea izan zen 1979tik 1983 arte, Euzko Alderdi Jeltzalearen zerrenda buru gisa, eta Prokuradorea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Donostiako eskualdetik. Halere, alkatea hautatzeko bozketan Herri Batasunako hautagairekin berdinketa egon zen, bina bederatzi boto lortu baizituzten (Herri Batasunako kasuan bere sei zinegotziei Euskadiko Ezkerra beste hori batu zitzaizkien). Legediaren arabera, berdinketa kasuan hautagaitza bozkatuenaren hautagaia hautatu behar zen, hortaz 1979ko apirilaren 20an Alkainek bere kargua hartu zuen.[1][2] Bestalde, Gipuzkoako Diputatua izan zen Eusko Legebiltzarrean, 1984tik 1986ra, alderdi berarekin.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Donostiako Udala EAJko alkatearekin eratu da, ABC egunkaria, 1979ko apirilaren 21.
- ↑ Jesus Maria Alkain alkate izendatu dute, Diario Vasco egunkaria, 2009ko apirilaren 21a.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Iñaki Alkiza (EAJ) |
Donostiako Alkatea 1979ko ekainaren 20tik – 1983ko maiatzaren 20ra |
Ondorengoa Ramon Labaien (EAJ) |