Jens Peter Jacobsen
Jens Peter Jacobsen (Thisted, Jutlandia, 1847ko apirilaren 7a - ib., 1885eko apirilaren 30a) daniar idazle eta zientzialaria izan zen. Danimarkako lehenengo idazle naturalista. Errealitatea zehatz aztertu zuen bere lanetan; jakintzaren eta fedearen arteko gatazka izan zuen bere kontakizunetako gai nagusietakoa. Zenbait artikulu idatzi zituen Darwini buruz, eta haren lan batzuk itzuli zituen. Bere lehen ipuina, Mogens (1872), daniar naturalismoaren aitzindaritzat hartzen da. Eleberri historiko garrantzitsu bat ere idatzi zuen, Fru Maria Grubbe (1876).
Jens Peter Jacobsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Thisted (en) , 1847ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Thisted (en) , 1885eko apirilaren 30a (38 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | daniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, poeta, itzultzailea, eleberrigilea eta idazlea |
Influentziak | Gustave Flaubert, Stendhal eta Émile Zola |
Mugimendua | errealismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
1886. urtean eman zuen argitara Niels Lyhne bere bigarren eleberria, gizon batek bizitzako filosofiaren bila eginiko alferreko ahaleginen historia.
Rainer Maria Rilkek bere Poeta gazte bati idatziak izeneko gutun-bilduman Jacobsenen obra goraipatu egin zuen, batez ere Mogens, Niels Lyhne eta Fru Maria Grubbe.[1]
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jens Peter Jacobsen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Rilke, Rainer Maria (2002): Poeta gazte bati idatziak, Donostia, Jakin. 28, 33, 34. or.