Javier Aguirre Fernández

Donostiako zinema zuzendaria
Javier Aguirre (zuzendaria)» orritik birbideratua)

Javier Aguirre Fernández[1] (Donostia, 1935eko ekainaren 13a - Madril, 2019ko abenduaren 4a) gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen.

Javier Aguirre Fernández
Bizitza
Izen osoa Javier Aguirre Fernández
Jaiotza Donostia1935eko ekainaren 13a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2019ko abenduaren 4a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Enriqueta Carballeira (en) Itzuli  (1966 -  1977)
Esperanza Roy  (1993 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta argazki-zuzendaria
IMDb nm0013706
Artikulu hau zinema zuzendari eta gidoigileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Javier Agirre».

BiografiaAldatu

Zinema ikasketak Zinematografia Eskola Ofizialean hasi zituen, Radiocinema, Film Ideal eta Primer Plano aldizkarietan zine kritikari gisa idazten zuen bitartean.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan, genero guztietako film komertzialak, beldurratik destapera, film labur esperimental eta abangoardiakoekin tartekatu zituen. Lan horiek Espainiako zuzendari esperimental interesgarriena bihurtu zuten, batez ere «antizinema» kontzeptua bateratzen duten film laburrei esker. Film laburrak Venezia, Donostia, Valladolid, Bilbo eta Estrasburgoko jaialdietan saritu dituzte.

2019ko azaroaren 14an, Esperanza Roy emaztearekin batera, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren urrezko domina jaso zuen.

FilmografiaAldatu

Urtea Filma Lana
1987 El polizón del Ulises Zuzendari eta gidoigilea
1986 La monja alférez Zuzendari eta gidoigilea
1983 Parchís entra en acción Zuzendaria
1982 Vida/Perra Zuzendaria
1982 Ni te cases ni te embarques Zuzendaria
1982 En busca del huevo perdido Zuzendari eta gidoigilea
1980 La guerra de los niños Zuzendaria
1980 Los pecados de mamá Zuzendaria
1977 Esposa de día, amante de noche Zuzendaria
1977 Carne apaleada Zuzendaria
1974 El insólito embarazo de los Martínez Zuzendaria
1973 El asesino está con los trece Zuzendaria
1972 Soltero y padre en la vida Zuzendaria
1970 El astronauta Zuzendaria
1970 De profesión sus labores Zuzendaria
1969 Acto de posesión Zuzendaria
1968 Una vez al año, ser hippy no hace daño Zuzendaria
1967 Los chicos con las chicas Zuzendaria

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Agirre onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo loturakAldatu