Argazki-zuzendari

Film baten argazkilaritza zuzentzen duena

Argazki-zuzendaria film batean, telebista-ekoizpen batean edo zuzeneko beste akzio-obra batean lan egiten duten kamera-burua eta argiztapen-ekipoen burua da, eta irudiarekin lotutako erabaki artistiko eta teknikoak hartzeaz arduratzen da. Eremu honen azterketa eta praktika zinematografia bezala ezagutzen da.

Filmazio-talde bat, Stealth pelikularako eszenak muntatzen, hegaldi-bizkarrean Nimitz klaseko USS Abraham Lincoln (CVN 72) hegazkin-ontziko tripulatzaileekin.

Zinemako, telebistako eta bideoko arloburuetako bat da argazki-zuzendaria. Lan hori egiteko, argiztapenari, optikari, enkoadraketari eta konposizioari, egiturei eta abarri buruzko erabakiak hartuko ditu, obraren irudiaren sorkuntza artistikoan laguntzeko. Argazki-zuzendaritzaren kontzeptua produkzio zinematografikoak, telebista-ekoizpenak eta bideo-ekoizpenak eszenaratzeko irudien sorkuntza artistikoari dagokio, normalean filmak eta telebista-serieak egiteko, baita publizitate-lanak, dokumentalak eta film industrialak egiteko ere.

Argazki-zuzendariaren figura oso garrantzitsua da; izan ere, filmaketaren barruan lan egiteaz gain, postprodukzioan ere funtsezko rola betetzen du. Erabaki zuzenak hartu behar ditu filmak estetika bereizgarri bat har dezan. Horretarako, komunikazio ona izan behar du zuzendariarekin, islatu nahi duena zehatz-mehatz transmititu ahal izateko. Era berean, harreman ona izan behar du zuzendari artistikoarekin, filmatuko dituen elementu eszenografikoak filmaren estetikarekin bat etor daitezen.

Telebistan, ohikoena da argazki-zuzendaritzaz arduratzen denak estudioaren barruan lan egitea, baina kanpoan ere egin dezake.

Kanpo estekak aldatu