Ni te cases ni te embarques
Ni te cases ni te embarques (euskaraz Ez hadi ezkondu, ezta ontziratu ere) 1982ko Javier Aguirre Fernández euskalherritar zinema zuzendariak zuzendu eta Martes y Trece espainiar umorista hirukoteak antzeztutako komedia film bat da.
Ni te cases ni te embarques | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | Ni te cases ni te embarques |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 85 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Javier Aguirre |
Gidoigilea(k) | Javier Aguirre |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Manuel Rojas |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Argumentua
aldatuChema, Fernando eta Millán Madrilen bizi diren eta langabezian dauden hiru gizon gazte buruargi eta lotsagabeak dira. Langabeziako laguntza kobratzeaz gain, delitua izateko mugan dauden jardueratan ere badabiltz. Chemak (Josema Yuste) Madrilgo metroan bidaiariei dirua eskatzen die, ezinduaren itxurak eginez; Fernandok (Fernando Conde) Madrilgo rastroan "txokolatea" saltzen diardu; eta Millánek (Millán Salcedo) ehorzketa, hileta eta beiretan negar eginez dirua irabazten du. Baina lanbide hauek diru etekin gutxi ematen dutenez, ezkontz agentzia bat sortzea erabakiko dute. Oinarrizko baliabide teknikoak izan ez arren, bezeroak bertaratzen hasiko dira, eta hirukote lotsagabeak beren artean elkartzen hasiko dira. Honela bada, hasierako enpresa handigura hainbat pasarte xelebreen ondorioz sekulako kaosa bilakatuko da.
Kanpo estekak
aldatu- Ni te cases ni te embarques filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)