Jan Battitt Larralde

euskal idazlea

Jan Battitt Larralde Etxeberri[1] (Hazparne, Lapurdi, 1804ko urtarrilaren 26Donibane Lohizune, Lapurdi, 1870eko martxoaren 21), Lapurdiko bertsolaria izan zen.[2]

Jan Battitt Larralde
Bizitza
JaiotzaHazparne1804ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1870eko martxoaren 21a (66 urte)
Familia
AitaBeñat Larralde
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmedikua, bertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 837
Artikulu hau mediku bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».

Biografia aldatu

Bere aita Beñat Larralde Bordaxuri ere bertsolaria izan zen; ama Mari Etxeberri (hazpandarra) zuen. Beste Bordaxuri ere, Martin Larralde, familiakoa zen.

Medikuntza ikasi zuen eta osagilea izan zen Donibane Lohizunen.[3]. Urte luzez Lore Jokoetan esku hartu zuen.

Lanak aldatu

Bertsoak idatzi zituen, batez ere aitarekin. Harenak dira, besteak beste, Lore Jokoetan saritutako hauek:

  • Herriko besta (1856). Urruñan lehen saria.
  • Eskualdunak (1858). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Ama haurra sehaskan lohakartzen (1859). Urruñan lehen saria.
  • Xori ohantzea (1860). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Gizon sobrea eta edalea (1860). Ohorezko aipamena.
  • Bioleta (1862). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Xorinoa Kaiolan (1863). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Muthil zaharra (1864). Saran lehen saria.
  • Eria ezagutzaz betea errexinoletarrentzat (1865). Saran ohorezko aipamena.
  • Biolchoa bertsoa hil ondoren argitaratu zen, 1896an.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaraz horrela idazten du Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko bere lanean; Piarres Xarritonek Battitta erabiltzen du. Frantseserako sortutako grafian Jean-Baptiste.
  2. Ezizen finkorik izan gabe, batzuetan hirugarren Bordaxuri gisa agertzen da eta beste batzuetan Dr. Larralde. Adibidez Koplari zenbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk[Betiko hautsitako esteka] Piarres Xarriton eta Patri Urkizuren lanean.
  3. Soulé, Beñat.- Neurtizlari bertsulari Iparraldez. Bilbao : Erroteta, 2011. ISBN 978-84-92413-93-5. orr.40-41

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

  Egilea:Jan Battitt Larralde