Jaiotza (Natibitatea)

Kristautasunean, jaiotza Natibitate edo Jesus Nazaretekoaren jaiotzaren irudikapen plastikoa da, gehienetan Eguberria dela eta erakusten dena. Maria, Josef Nazaretekoa eta Jesus haurraz gainera, beste pertsonaiak (artzainak, Errege Magoak eta abar) jaso ohi ditu. Jaiotzaren irudikapenak denetarikoak izan daitezke: buztin, egur edo beste material bateko figura txikiz osaturik izan daiteke, elizako elementu arkitektonikoetan ager daitezke (fatxadan, erretaulan, ...) eta bizitango irudikapenak ere izan daitezke (non pertsona zenbaitek jaiotzan irudikatzen diren pertsonaiak antzezten dituzten). Etxebizitza partikularretan nahiz eskola, denda, lorategi eta beste toki publikoetan eratzen dira, bereziki Espainia, Italia, Frantzia, Polonia eta erromatar tradizio katoliko sustraitua duten herrialdeetan. Jatorrian kristau ohitura bada ere, maiz kultura nahiz arte elementu moduan erakusten da.

Jaiotza, euskal etxe batean.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.