Bonaventura Bagnoregiokoa

Bonaventura Bagnoregiokoa edo San Bonaventura, jaiotze izena Giovanni di Fidanza (Bagnoregio, Aita Santuen Lurraldea, 1221 aldean - Lyon, 1274ko uztailaren 15a) italiar teologoa izan zen.

Bonaventura Bagnoregiokoa

kardinal

1273ko ekainaren 3a -
Roman Catholic Suburbicarian Diocese of Albano (en) Itzuli Cardinal-Bishop of Albano (en) Itzuli

1273 (egutegi gregorianoa) - 1274 (egutegi gregorianoa)
Raoul Grosparmi (en) Itzuli - Bentivenga da Bentivengi (en) Itzuli
Minister General of the Order of Franciscans (en) Itzuli


apezpiku

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Fidanza
JaiotzaBagnoregio, 1221
HeriotzaLyon1274ko uztailaren 15a (52/53 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor of Divinity (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
italiera
frantsesa
Irakaslea(k)Alexandro Haleskoa
Eudes Rigaud (en) Itzuli
John of la Rochelle (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, aita, filosofoa, idazlea, elizgizon katolikoa, erregelapeko elizgizona, unibertsitateko irakaslea, unibertsitateko irakaslea, pastor (en) Itzuli, moja kristaua, mistikoa eta autorea
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Santutegia
Uztailaren 15
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Bizitza aldatu

1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273). 1274an, aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Lyongo kontziliora, eta bertan hil zen.

Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Idatzi zituen obra nagusiak Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci eta Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonaventura Bagnoregiokoa