Ireki menu nagusia

Jacques Santer (Wasserbillig, Luxenburgo, 1937ko maiatzaren 18a -) luxenburgotar politikaria eta legelaria da.

Jacques Santer
Jacques Santer.jpg
Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Luxembourg constituency of the European Parliament Itzuli
Hautaketa: 1999 European Parliament election Itzuli
9. Europako Batzordeko presidentea

1995eko urtarrilaren 25a - 1999ko martxoaren 15a
Jacques Delors - Manuel Marín
22. Luxemburgeko lehen ministro

1984ko uztailaren 20a - 1995eko urtarrilaren 20a
Pierre Werner - Jean-Claude Juncker
Europarlamentaria

1979ko uztailaren 17a - 1979ko uztailaren 18a
Barrutia: Luxembourg constituency of the European Parliament Itzuli
Hautaketa: 1979 European Parliament election Itzuli
deputy Itzuli

1979ko ekainaren 10a - 1995eko urtarrilaren 4a
Bizitza
Jaiotza Wasserbillig Itzuli1937ko maiatzaren 18a (82 urte)
Herrialdea  Luxenburgo
Heriotza  (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Danièle Binot Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Estrasburgoko Unibertsitatea
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Amsterdamgo Unibertsitatea
Athénée de Luxembourg Itzuli
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Luxenburgera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta bankaria
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Luxenburgo
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Christian Social People's Party Itzuli

BiografiaAldatu

Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Estrasburgon, Parisko Unibertsitatean, eta hiriburu horretako Zientzia Politikoetako Eskolan. 1961-1965 bitartean Luxenburgoko Apelazio Auzitegiko abokatu izan zen. Europako Legebiltzarrean, Alderdi Kristau Sozialeko kide gisa, lehendakariorde izan zen 1975-1977 bitartean; 1979an eta 1984an Europako Legebiltzarreko kide hautatu zuten. 1976an Luxenburgoko Hiriko Magistratu hautatu zuten. 1979-1984 bitartean Finantza, Lan eta Gizarte Segurtasuneko ministro izan zen, Pierre Wernerren gobernuan. 1984ko Legegintzarako hauteskundeen ondoren, Pierre Wernerren lekua hartu zuen Lehen Ministro eta Estatu-ministro gisa. Aldi berean, bere gain hartu zituen Finantza-ministerioa eta Posta eta Telekomunikazioetako ardurak.

1985eko ekainean Europako Ekonomia Erkidegoko Batzordeko lehendakaritza bereganatu zuen, Santarren gidaritzapean. Aginpidean egon zen sei hilabeteetan arazo handiei aurre egin behar izan zien: Golkoko gerra, kurduen arazoa, Sobietar Batasunaren kinka larria, eta jugoslaviar errepubliken arteko gatazkari, besteak beste, Europako nekazaritzako eta merkataritzako barne-arazoak ahaztu gabe. 1994ko ekaineko hauteskundeetan lehendakaritza lortu zuen berriro, eta urte horretan bertan, uztailean, Europako Batzordeko lehendakari hautatu zuten, Delorsen lekuan. 1995eko urtarrilean Luxenburgoko Lehen Ministro karguaren dimisioa eman zuen. 1999-2004 urte bitartean, Santer Europar Legebiltzarreko kide izan zen.

1991n Robert Schuman saria jaso zuen, Europa Batuaren alde egindako lanarengatik. 1998. urtean, Gizarte Zientzietako Asturias Printzea Saria eskuratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Santer  

ErreferentziakAldatu