Esloveniako Errepublika Sozialista

Esloveniako Errepublika Sozialista 1945 eta 1951 artean Europan iraun zuen estatua izan zen. Gerora, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratuko zuen, gaur egungo Esloveniaren aurrekoa. Sei jugoslaviar errepublika sozialistetatik oparoena izan zen.

Esloveniako Errepublika Sozialista
Socialistična republika Slovenija
1944 – 1991
Errepublika sozialista
bandera

armarria

Eslovenia Yugoslaviako Errepublika Sozialista Federalaren barnean
Geografia
HiriburuaLjubljana
Biztanleria1.913.355
Azalera20.246 km² km²
Ekonomia
DiruaJugoslaviar dinarra
Kultura
Hizkuntza(k)Esloveniera (Italiera eta Hungariera koofiziala eremu jakin batzuetan)
Historia
Sorrera1929
Desagerpena1941
Aurrekoak
Drava Banovina
Venezia Giulia
Ondorengoa
Eslovenia

1990an, Jugoslaviako Komunisten Ligak beste alderdi politikoen agerpena onartu zuen eta honek herrialdearen demokratizazioa ahalbideratu zuen. Martxoaren 8an, gobernu esloveniarrak herrialdearen izena aldatzea erabaki zuen gaur egungo Esloveniar Errepublika izenarengatik, konnotazio komunistetatik at egon zedin. 1991ko uztailaren 25ean, Esloveniak bere independentzia osoa aldarrikatu zuen, Hamar Eguneko Gerrari hasiera emanez.

Uztailaren 6an guda amaitu zen esloveniarren garaipenarekin. Era honetan, euren independentzia sendotu zuten eta komunitate internazionalak gobernu eratu berria onartu zuen. Gatazka hau ondorengo Jugoslaviar Guden lehergaia bilakatu zen. Harik eta 2006ko ekainera arte ez ziren liskarrak amaituko Montenegroren independentziarekin.

Kanpo estekak aldatu