Istiqlal Alderdia (arabieraz: حزب الإستقلال‎, Hizb al-Istiqlal, frantsesez: Parti de l'Istiqlal, "Independentziaren Alderdia"), Marokoko alderdi politiko bat da.

Istiqlal Alderdia
حزب الاستقلال
Parti de l'Istiqlal
BuruzagiaAhmed Balafrej (sortzailea)
Idazkari nagusiaHamid Chabat
Sorrera1937ko apirila[1]
Egoitza nagusia4, Ibn Toumert kalea, Rabat
Ideologia politikoaMarokoar nazionalismo
Kontserbadurismo sozial[2]
Nazioarteko kidetzaNazioarteko Batasun Demokratikoa
Eserlekuak erakundeetanOrdezkarien Ganbera
46 / 395
http://www.partidelistiqlal.org

Maroko modernoko alderdi historiko bat da, 1937an Allal al-Fasik, Muhammad Lyazidik eta Ahmed Balafrejek sortua eta pentsaera nazionalista duena. Mohammed V.a Marokokoa sultanari leiala izan zitzaion, hau, Frantziak 1953an erbesteratu zuenean.

Marokok, 1955ean independentzia lortu ondoren, ahuldua geratu zen, alderdiko zati ezkertiarra, Mehdi Ben Barkak zuzendua, Istiqlal alderditik banandu zenean eta Herri Indarren Batasun Nazionala sortu zuenean 1959an. Hassan II.a Marokokoaren erregealdian, monarkiarekin elkarkidetza garaiak, gatazkekin txandakatu ziren, monarkia, erresumako Maroko Handiaren kontuan, beti babestu duen arren, Mendebaldeko Sahararen eranstean, edo Ceutari, Melillari eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko gainerako lurrei dagokienez.

Alderdiaren hastapenak aldatu

1937an sortu zen Marokoko Ekintza Batzordeak Istiqlal (independentzia) aipatu zuen, baina hasieran ez zuten independentzia aldarrikatu, baizik eta protektoratuen (frantsesak eta espainiarrak) erreforma bat. 1936ko eta 1937ko hainbat manifestazioren ondorioz, Frantziak alderdia debekatu zuen, eta alderdiko lider Allal al-Fassi Gabonera erbesteratu zen[3].

Handik urte gutxira, Istiqlal alderdia sortu zen, 1943ko abenduaren 18an, Rabaten, era klandestinoan[4]. Ahmed Balafrej izan zen idazkari nagusia. Alderdiak Independentziaren Manifestua argitaratu zuen 1944ko urtarrilaren 11n. Idazketan parte hartu zuen Mohammed V.a Marokoko sultanak. Manifestuak zioen ez zutela onartuko inolako negoziaziorik okupatzaile kolonialekin, aurrez protektoratua ez bazen bertan behera uzten eta Marokori ez bazitzaion independentzia ematen. Manifestu haren izenpetzaileak atxilotu zituzten.

Frantziak errepresio gogorraren bidez erantzun zion alderdiari, bereziki 1952tik 1955era. Alderdiko buru guztiak atxilotu edo erbestera behartu zituen. Ondorioz, indarkeria mugimendu handiak gertatu ziren Marokon. Azkenean, Frantzia behartua izan zen negoziazioak hastera.

Independentziaren ondoren aldatu

Marokok independentzia lortu zuen 1955ean. Istiqlal bihurtu zen Marokoko alderdi politiko nagusia. Ehunka mila bazkide zeuzkan. Mehdi Ben Barka zen alderdiko buruzagietako bat. Harentzat funtsezkoak ziren laborantza erreforma, alfabetatzea, lan soziala edota errepideak eraikitzea. Baina helburu sozial horiek ez ziren lur-jabeen gustukoak izan. Alderdiko eskuindarren eta ezkertiarren arteko desadostasunak gero eta handiagoak ziren, eta zatiketa gertatu zen 1959ko azaroan. Mehdi Ben Barkak Herri Indarren Batasun Nazionala edo Union nationale des forces populaires (UNFP) alderdi ezkertiarra sortu zuen. Al-Fassi eta Balafrej Istiqlal alderdian gelditu ziren. 1963an bi alderdiak berriz elkartu ziren, boterea galdu ondoren.

Alderdiak ez zuen onartzen protektoratuak finkatu zuen lurralde zatiketa, eta Maroko batuaren alde lan egin zuen. Halaber, identitate nazionalaren defentsa aldarrikatu zuen, hala nola arabiar, amazigh eta afrikar kulturaren zaintza.

Erreferentziak aldatu

  1. Trudy Ring, Noelle Watson, Paul Schellinger. (2014). Middle East and Africa: International Dictionary of Historic Places. Routledge ISBN 9781134259861..
  2. Martin-Muñoz, Gema. (2000). Political Reform and Social Change in the Maghreb. in: The Barcelona Process: Building a Euro-Mediterranean Regional Community. Frank Cass, 103 or..
  3. «Parti de l'Istiqlal : Hamid Chabat succède à Abbas El Fassi» Le Matin 2012/9/24 (Noiz kontsultatua: 2020/1/19).
  4. Bouamama, Saïd. (2014). Figures de la révolution africaine. La Découverte, 237-252 or..

Kanpo estekak aldatu