Marokoko Ekintza Batzordea

Marokoko Ekintza Batzordea (frantsesez: Comité d’Action Marocaine, CAM; arabieraz: كتلة العمل الوطني‎)[1] izan zen Marokoko lehen alderdi politiko abertzalea. 1934an sortu zen. Allal al-Fasi, Mohamed Hassan El Ouazzani eta Ahmed Balafrej izan ziren alderdiaren sortzaileak. Hasierako helburuak ziren erreforma batzuk egitea protektoratuei (espainiarrari eta frantsesari)[2][3].

Marokoko Ekintza Batzordea
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaMaroko
IdeologiaAntikolonialismoa
Historia
Sorrera1934
Sortzailea
Desagerpena1937
Allal El Fassi, Marokoko Ekintza Batzordeko sortzaileetako bat, 1956ko iraileko mitin batean.

Zatiketa aldatu

Taldea aski laster zatitu zen bitan. El Ouazzanik Hraka Al Kaoumia (“mugimendu abertzalea”) sortu zuen. Alderdi hori zen Independentziaren alderdi demokratikoaren arbasoa. El Fassi-k, aldiz, Istiqlal alderdia izango zenaren arbasoa sortu zuen 1936an: Al-Hizb al-Watani (“Alerdi nazionala”)[4].

Frantziaren erantzuna aldatu

CAMek eragin handia izan zuen 1934an eta 1935ean. Mobilizazio jendetsuak antolatu zituen, eta horiei erantzunez, Frantziak alderdiko hainbat lider atxilotu zituen, besteak beste Al-Fasi eta Al Ouazzani. Alderdiak are indar handiagoa hartu zuen orduan, eta 1937an 6.500 bazkide zeuzkan[1].

Frantziak alderdia desegin zuen 1937ko martxoaren 18an. Alderdiko liderrek beste alderdi bat sortzerakoan gertatu zen haien arteko zatiketa[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Comite d'action marocaine. (Noiz kontsultatua: 2020/01/19).
  2. Aboulkacem El Khatir - Institut royal de la culture amazighe, «Formation discursive nationaliste et arabité du Maroc», www.ircam.ma
  3. Abassi, Inan. Analyse diachronique du phenomene partisan marocain 1925-2006. (Noiz kontsultatua: 2020/1/19).
  4. Le Soir Échos, «1956: Ombres et lumières (4): Scission dans le camp nationaliste», www.lesoir-echos.com

Kanpo estekak aldatu