Lurreko mikrouhin
Lurreko mikrouhinak 2 GHz-tik 40 GHz-rainoko maiztasun heinean gauzatzen den transmisioa da.
Norabidezko transmisioa denez lerrokatuta egon behar duten antena parabolikoak erabiltzen dira. Distantzia urruneko konexioetarako, antena parabolikoen artean, bitarteko errepikagailuak erabiltzen dira.
Mikrouhin sistemak kable ardazkideak baino errepikagailu gutxiago behar ditu. Ahotsa eta telebistarako erabiltzen dira. Euriak seinalearen indargabetzea areagotzen du.
Sistema hauen ugaritzearekin beste desabantaila bat etorri da, hain zuzen, seinaleen teilakatzeak sor ditzaketen interferentziak.