Indus-Gangesetako lautada
Indus-Gangesetako lautada[1] Indiako azpikontinentearen ordoki handia da, ia iparralde eta ekialdeko India guztia, Pakistan eta Bangladesh zeharkatzen dituena. Eskualdea Indus eta Ganges ibaietatik hartzen du bere izena.
Indus-Gangesetako lautada | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ordoki |
Eponimoa | Indus Ganges |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°N 80°E / 27°N 80°E |
Honen parte da | India |
Iparraldean bere ibaiak mantentzen dituzten Himalaiak daude, hegoaldean Vindhya eta Satpura mendilerroak eta Chota Nagpur goi-ordokia eta mendebaldean Irango goi-ordokia.
Eskualdea munduko populatuena da, ia 900 milioi biztanle (munduko biztanleriaren 1/8a).
Banaketa
aldatuBanaketa geografikoa
aldatuGeografoek lau zatitan banatzen dituzte eskualdea:
- Indus harana,
- Punjab ordokia,
- Haryana ordokiak, eta
- Erdialdeko eta behe Ganges.
Banaketa administratiboa
aldatuZaila da esatea non dauden ordokiaren mugak baina honako hauek osatzen dute ordokia:
- Bangladesh (ia osoa)
- India
- Nepal
- Pakistan
Beste eskualde batzuk ere osatzen dute baina ez osorik:
Hiriak
aldatuIndus-Gangesetako lautadaren hiri nagusiak Ahmedabad, Delhi, Dhaka, Faisalabad, Hyderabad, Kanpur, Karatxi, Kalkuta,Lahore, Lucknow, Ludhiana, Multan, Patna, Rawalpindi-Islamabad eta Surat dira.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).