Ireki menu nagusia

Rawalpindi[1] Pakistango ipar-ekialdeko hiria da, Punjab probintzian, Himalaiako mendialdearen oinetan, Islamabad hiriaren hego-mendebalean, Indo ibaiaren mendebalean.

Rawalpindi
راولپنڈی
 Pakistan
Gulshan Dadn Khan Maseet, Rawalpindi.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Pakistan
Probintzia Punjab
Hiri autonomoak 8
Izen ofiziala راولپنڈی
Jatorrizko izena راولپنڈی
Geografia
Koordenatuak 33° 36′ 03″ N, 73° 04′ 04″ E / 33.6007°N,73.0679°E / 33.6007; 73.0679Koordenatuak: 33° 36′ 03″ N, 73° 04′ 04″ E / 33.6007°N,73.0679°E / 33.6007; 73.0679
Rawalpindi hemen kokatua: Pakistan
Rawalpindi
Rawalpindi
Rawalpindi (Pakistan)
Azalera 5286 km²
Altuera 500
Demografia
Biztanleria 2.098.231 bizt. (2017)
Dentsitatea 396,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 051
http://www.rawalpindi.gov.pk/

EkonomiaAldatu

Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Merkataritza eta industria (petrolio- eta gas-findegiak, burdinbide-gaiak, kimika-industria, armagintza, tresneria elektrikoa, ehungintza, janari-industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Base militarra du. Aipagarriak dira hiritik hurbil dauden Taxila hiri zaharreko hondakinak. Unibertsitatea du; nazioarteko aireportua.

HistoriaAldatu

Bertan errenditu ziren sikhak Gujarateko guduaren ondoren, eta, hala, Ingalaterraren mende geratu zen, 1849an. Rawalpindin izenpetu zuten britainiarrek Afganistango independentziako hitzarmena. Pakistango hiriburua izan zen 1959tik 1969ra bitarteko urteetan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rawalpindi  
  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-05-21 .