Faisalabad[1] ((urduz: فیصل آباد‎; 1977ra arte, Lyallpur[1]) Pakistango hiri eta barruti bat da, Punjab probintziakoa. Chenab ibaia hiritik 30 km ipar-mendebaldera dago. Lahoreren ondoren, Punjab probintziako hiririk handiena da. Pakistango hirietan hirugarrena da. Pakistango erdialdeko industriagune garrantzitsua da, eta errepideen eta trenbideen gune batean dago.

Faisalabad
hiria
Gumti.jpg
Flag of Punjab.svg
Administrazioa
Herrialdea Pakistan
Province of Pakistan Punjab (Pakistan)
Division of PakistanFaisalabad Division
District of PakistanFaisalabad District
Izen ofiziala Фейсалабад
Лайяллпур
Posta kodea 38000
Geografia
Koordenatuak 31° 25′ 05″ N, 73° 04′ 44″ E / 31.418°N,73.079°E / 31.418; 73.079Koordenatuak: 31° 25′ 05″ N, 73° 04′ 44″ E / 31.418°N,73.079°E / 31.418; 73.079
Azalera 1269.094174 km²
Altuera 184 m
Mugakideak Chiniot (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 3.203.846 bizt. (2017)
Dentsitatea 2.524,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1895
Telefono aurrizkia 041
Ordu eremua UTC+05:00
Hiri senidetuak Kobe eta Manchester
faisalabad.gov.pk

Punjabeko erdialdeko lautadan dago, eta inguruko nekazaritza-produktuen merkataritzaren gunea da. Industria kimiko garrantzitsuak daude, eta ehungintza eta elikagaigintzako industriak ere bai. Nekazaritza Unibertsitatearen egoitza da (1906an sortua).

Klima aridoa du: uda (apiriletik urrira) beroa da (udako batez besteko tenperatura maximoa 39 °C da, eta minimoa 27 °C), eta negua (azarotik martxora) epela (neguko batez besteko tenperatura maximoa 17 °C da, eta minimoa 6 °C). Euri gutxi egiten du (300 mm urtean, batez beste), eta ia uztailean eta abuztuan bakarrik egiten du euria.


Datu klimatikoak (Faisalabad)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.6 30.8 37 44 47.5 48 46.1 42 41.1 40 36.1 29.2 48
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.4 22.2 27.4 34.2 39.7 41.0 37.7 36.5 36.6 33.9 28.2 22.1 31.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.8 7.6 12.6 18.3 24.1 27.6 27.9 27.2 24.5 17.7 10.4 6.1 17.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -2.9 -1.4 1 7 13 17 19 18.6 15.6 9 2 -1.3 -4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 31.5 34.3 49.1 43 24 61 153.4 119.6 71.3 9.8 2.6 15.4 615.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 4 5 7 6 5 5 10 10 4 2 2 3 63
Eguzki orduak 4 7 8 9 10 10 7 7 8 9 9 6 94
Hezetasuna (%) 61 51 44 26 21 18 63 55 57 26 31 51 42
Iturria: [2]

Hiria 1890ean sortu zen, eta Lower Chenab koloniako gune operatiboa izan zen. 1898an udalerri-kategoria eskuratu zuen.

2005ean, Faisalabad hiri-barruti gisa berrantolatua izan zen, eta 8 herri autonomotan banatu:

  • Lyallpur Town
  • Madina Town
  • Jinnah Town
  • Iqbal Town
  • Chak Jhumra Town
  • Jaranwala Town
  • Samundri Town
  • Tandlianwala Town

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
  2. (Ingelesez) Faisalbad Climate Data. .

Kanpo estekakAldatu