Iharteko monasterioa

Itza udalerriko kultura ondasuna, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Iarteko monasterioa» orritik birbideratua)

Iharteko Andre Maria monasterioa[1] Nafarroa Garaiko monasterio erromanikoa da, Itza udalerriko Lete kontzejuan dagoena, Iruñetik 20 kilometro mendebaldera. 2002an Nafarroako kultura ondasun izendatua izan zen; egun jabetza pribatukoa da.

Iharteko Andre Maria monasterioa
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaItza eta Lete (Itza)
Koordenatuak42°51′48″N 1°48′14″W / 42.8633°N 1.8038°W / 42.8633; -1.8038
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1024 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0010684

Historia aldatu

1024ean, Antso III.a Nagusiak eta haren emazte Muniak Albeldako abade Leoariori eman zizkioten monasterioa eta Lete herria. 1045ean, Gartzia III.a Santxitzek Iratxeko monasterioari eman zizkion jabetza horiek, Deioko gazteluaren truke.[2] 1837ko desamortizaziora arte egon zen Iratxeko monasterioaren mende. Mojak ziren Iharte bizitoki izan zutenak.[3]

Eraikina aldatu

Bi ataleko nabe bakarra dauka elizak. Absidea zirkuluerdi formakoa da, labe-gangaz estalia, eta erdi puntuko hiru leihoren bidez argiztatua. Lehenbiziko atala kanoi-gangaz estalirik dago, eta esfera zati formako kupula batez bigarrena; lanterna txiki batetik eta epistolaren aldeko leiho handitik sartzen zaio argia. XIV. mendeko pintura gotikoak daude gurutzaduran.[4] Erdi puntuko bao bat duen kanpai-horma nabarmentzen da kanpoaldean.

2002-2006 bitartean, eliza zaharberritua izan zen.[5] Monasterioko gainerako eraikinak, ordea, erabat hondaturik daude. Hurbileko harrobi baten lanek larriki kaltetu dute eraikin multzoa.[4]

Irispidea aldatu

Iruñetik abiatuz gero, Arazuri pasa eta Ororbian Irurtzunera doan bidea (NA-7010) hartu behar da. Handik bederatzi kilometrora, Ollarango sarrera baino lehen, Lete herrirako bidea hartu eta, herri multzoa bistaratzen denerako, ezkerrean Iharteko monasterioa ageri da.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Iharte. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  2. Mutiloa Poza, José María. El priorato de Yarte (lart): origen, configuración y desamortización. dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  3. a b Larrion, Patxi. Erromanikoa bere apalean. Argia astekaria, 2009ko uztailaren 12a, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  4. a b Monasterio de Yarte. listarojapatrimonio.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  5. El consejero de Cultura y Turismo visita los monumentos románicos en restauración de Yarte, Itxasperri y Zamarce. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa