Albeldako San Martin monasterioa

San Martin Albeldakoaren monasterioa» orritik birbideratua)

Albeldako San Martin monasterioa (gaztelaniaz: monasterio de San Martín de Albelda) Errioxako monasterio erromanikoa izan zen, Albelda de Ireguan kokatutakoa, egun erabat hondaturik dagoena.

Albeldako San Martin monasterioa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaAlbelda de Iregua
Koordenatuak42°21′13″N 2°28′46″W / 42.3537362°N 2.4795027°W / 42.3537362; -2.4795027
Map
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea

Historia aldatu

Gartzia I.a Santxez eta Tota Iruñekoa errege-erreginak eratu zuten 923an Naiara eta Viguera konkistatu zituenean. Hasierako monjeek beneditarrak zirela uste dute eta 950ean berrehun inguru ziren. Bertan Vigila izeneko kopista batek Albeldako Kronika ezaguna idatzi zuen, lehendabizikoz Europan arabiar zifrak erabili zituena.[1] Antso III.a Nagusiak monasterioari Clavijoko gaztelua eman zion.

1033 eta 1092 artean apezpikuen egoitza izan zen eta 1167 eta 1180 artean kolegiata. XII. mendetik aurrera gainbeheran izan zen eta 1435ean Eugenio IV.aren bulda baten bitartez Redondaren Gure Amaren kokatedralarekin bat egin zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Bishko, Charles Julian. «Salvus of Albelda and Frontier Monasticism in Tenth-Century Navarre» Speculum 23 (4).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.