Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua

hizkuntzen ebaluazioa Europa osoan estandarizatzeko erreferentziazko dokumentua

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua: Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluazioa Europako Kontseiluak 2001ean argitaratutako dokumentu bat da, atzerriko hizkuntza baten ikasleak ahoz eta idatziz duen ulermen eta adierazmen maila neurtzeko balio duena.

Europako Kontseiluko berrogei herrialdetako adituek —hizkuntzalaritza aplikatuaren eta pedagogiaren arloetako adituek— hamar urtez baino gehiagoz egindako lanaren emaitza da.

Erreferentzia Esparrua hizkuntza modernoen arloko profesionalentzat prestatu da. Hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea du helburu, bai eta curriculuma garatzeko, eta programak, azterketak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko oinarri bateratua eskaintzea ere, hezkuntza- eta lanbide-arlo batzuetatik besteetarako igarobidea erraztearren.

Europako Erreferentzia Esparrua balio handiko tresna da irakasleak prestatzen, programak eta azterketak diseinatzen eta gida eta material didaktikoak sortzen dihardutenentzat.

Izenaren arazoa (edo, zehazkiago, itzulpenarena) aldatu

Europar Batasuneko hizkuntza nagusietan sortutako termino hau euskaratzean, beste hainbatetan bezala, nork bere aldetik jo du:

  • Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua: Nafarroako Foru Erkidegoan erabiltzen dute[1][2][3]. Forma hori aukeratu dugu artikulu honetarako, argiena eta egokiena delako (Zehazki hiztegiak, Elhuyar hiztegiak eta Euskaltermek zehaztutako bideari jarraituz, esparru hitza erabili dute gaztelaniaz marco eta ingelesez framework deritzoten adigai berezi horretarako).
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua: Eusko Jaurlaritzaren 64/2008 Dekretuan[4] eta 187/2017 Dekretuan[5] erabilia. Forma osoa argiagoa da: Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua. Arestian azaldu dugunez, esanahi hau adierazteko, marko baino egokiagoa da esparru.
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia-Esparru Bateratua: IVAPek, Nafarroako foru administrazioak eta Euskadiko hainbat udalek argitaratutako lanpostuen deialdietan ageri da.[6]
  • Hizkuntzetarako erreferentzia-esparru komuna erabili izan da gutxi batzuetan.[7] Europako gaietarako erabili ohi den bateratuaren ordez komuna adjektiboa erabiltzearen eragozpena du, besteak beste.
  • Hizkuntzetarako Europako Marko Komuna: alde batera utzia du «erreferentzia» kontzeptua.
  • Europako Erreferentzi (edo Erreferentzia) Marko Bateratua: badirudi erabiliena dela. Artikulu honetan aztergai dugun dokumentua, izan ere, HABEk izenburu horrekin euskaratu eta osorik argitaratu du, dohainik eskuratzeko moduan, bere webgunean.[8][9] Arestian aipatu dugunez, hobe litzateke esparru erabiltzea markoren ordez; forma laburtu horretan ez da «hizkuntzak» nozioa aipatu ere egiten; eta hitz elkarketan, erreferentzia hitzari bukaerako -a kendu zaio (onargarria da, baina gaur egungo euskara zainduko joera nagusiaren aurka doa).
  • Hizkuntzetarako Erreferentzia Sistema Europarra: Wikipedian agertu zen aldaera bat, itxura batean behintzat beste inork erabili ez duena, baina Wikipediaren kopiaz kopia mundu osoa korritu duena.
  • Eta abar.

Esan bezala, terminoaren alderdi guztiei begiratuta, artikulu honen izenburukoa hobetsi dugu: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua. Izan ere, aukera horien guztien artean argiena eta egokiena da, zehaztu ditugun arrazoiengatik.

Tresna didaktikoak aldatu

Hizkuntzetarako Erreferentzia Sistema Europarra definitzerakoan, ikasleen profilak deskribatzerakoan komunikazio gaitasun maila jakin batzuk aipatzen ziren, hurrengo atalean ikusiko den legez. Aipatzen ziren, baita, ikasleen hizkuntza-biografia, ikasleen hizkuntza-pasaportea, dossierra, bezalako tresnak, Hizkuntzen Portfolio Europarra[10] edo Nire lehen portfolioa, 3-7 urte[11] dokumentuetan deskribatuak.

Mailak aldatu

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan (HEEEB)[12], hainbat komunikatzeko gaitasun irizpidetzat hartuta, hizkuntzen sei jakintza maila bereizten dira:

  • A1: Sarrera maila.
« Gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren esapideak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko ere. Badaki bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta eskatzen. Oinarrizko harremanak izan ditzake, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago. »


  • A2: Maila ertaina.
« Bereziki esanguratsuak dituen esperientzia-esparruekin loturiko esaldiak eta esapideak, eguneroko bizitzakoak,ulertzeko gai da (bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa). Badaki ataza soilak eta arruntak egiteko orduan komunikatzen, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute.Badaki bere iraganaz eta inguruneaz deskribapen errazak egiten, baita bere berehalako beharrei buruzko deskribapenak egiten ere. »


  • B1: Atari maila.
« Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian. Badaki hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen. Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko. »


  • B2: Maila aurreratua.
« Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko,baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira. Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da,orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez. »


  • C1: Maila autonomoa.
« Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antze-mateko. Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz. »


  • C2: Maila garaiena.
« Gai da irakurtzen edo entzuten duen ia guztia erraz ulertzeko. Badaki idatzizko nahiz ahozko iturri des-berdinetatik datorren informazioa eta argudioak berreraikitzen, eta era koherentean eta labur adierazten. Badaki bat-batean, jariotasun handiz eta zehaztasunez gauzak adierazten, eta esanahiaren ñabardura txikiak bereizten ditu, baita konplexutasun handiko egoeretan ere.

HEEEB horretan saiatu ziren zehazten maila bakoitzeko hiztunek nolako komunikatzeko gaitasuna izan beharko zuten ahoz zein idatziz, eta nolako ulermen maila izan beharko zuten bai entzute hutsarekin bai irakurriz.

»


HEEEB dokumentuaren HABEren itzulpena[8] 248 orrialdeko PDF fitxategi batean ikus daiteke. Hizkuntzen irakaskuntzan ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira, esate baterako, 34-37. orrialdeetako taulak.

A1, A2, B1, B2, C1, C2 maila bakoitzak zer adierazten duen ikusteko, maila bakoitzari dagokion komunikatzeko gaitasun maila zein den ikusteko, HEEEB itzulpenaren[8] 253-263 orrialdetako eranskinetara jo daiteke.

Ebaluazioaz. Nola neurtu komunikatzerakoan erakusten den hizkuntza-maila aldatu

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak 9. kapitulua eta eranskinak eskaintzen dizkio komunikazio gaitasunaren ebaluazioari. Auto-ebaluazio errubrika xinple batzuk ere eskaintzen dira, (ikus HEEEB[13] 46-49. or.) Dokumentuak argi erakusten du komunikazio gaitasunaren dimentsio guztiak ebaluatu behar direla: ahozkoaren ulermena, idatzizkoaren ulermena, hitz egiteko ahalmena eta idazteko trebezia neurtzeko.

Hizkuntza-maila jakin bat izateko, komunikazioaren dimentsio guztietan gutxieneko komunikazio gaitasuna erakutsi behar da, eta HEEEB honek hori neurtzeko hainbat errubrika erakusten ditu.

Erreferentzia Esparru bateratuak, HEEEB honek, honako kategoria hauek erabiltzen ditu (ikus HEEEB[13] 201. or.) komunikazio-jarduerei dagokienez:

Elkarreragina (Bat-batekoa, txanda laburrak) Ekoizpena (Prestatua, txanda luzeak)
Ahozkoak Elkarrizketa, Lagunarteko eztabaida, Helburuan oinarritutako elkarlana. Espezialitate akademikoaren deskribapena.
Idatzizkoak Espezialitate akademikoaren txostena edo deskribapena.

Hizkuntzako jakintzen maila: tituluen arteko baliokidetasunak aldatu

Hizkuntzen ebaluazio kontuetan 2020. urtean ebaluazio prozesuak hobetzeko eta eguneratzeko ahalegina egin zen. (Ikus: (Gaztelaniaz) Consejo de Europa (2020), Marco común europeo de referencia para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación. (Volumen complementario). Servicio de publicaciones del Consejo de Europa: Estrasburgo. www.coe.int/lang-cefr. )

 
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru bateratua - Ebaluazio eskala.
Hizkuntza A1 A2 B1 B2 C1 C2
Alemana Start Deutsch 1 Start Deutsch 2 Zertifikat Deutsch (ZD) Test DaF o Zertifikat Deutsch für den Beruf ZDfB Zentrale Mittelstufen Prüfung (ZMP) o Test DaF Zentrale Oberstufen Prüfung (ZOP); Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS)
Katalana Certificat de nivell bàsic de català Certificat de nivell elemental de català Certificat de nivell intermedi de català Certificat de nivell suficiència de català Certificat de nivell superior de català
Daniera Prøve i Dansk 1 Prøve i Dansk 2 Prøve i Dansk 3 Studieprøven
Gaztelania Diploma de Español. Nivel "Acceso". Diploma de Español. Nivel "Plataforma". Diploma de Español. Nivel "Umbral". Diploma de Español. Nivel "Avanzado". Diploma de Español. Nivel "Dominio Operativo Eficaz". Diploma de Español. Nivel "Maestría".[14]
Euskara[15] HE 1 - IVAP-HAEE

Lehenengo maila - HABE

HE 2 - IVAP-HAEE

Bigarren maila - HABE

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA)

HE 3 - IVAP-HAEE

Hirugarren maila - HABE

HE 4 - IVAP-HAEE

Laugarren maila - HABE

Suomiera Suomen kieli perustaso 1 Suomen kieli perustaso 2-3; keskitaso 3 Suomen kieli; keskitaso 4-5; ylintaso 5 Suomen kieli; ylintaso 6 Suomen kieli; ylintaso 7-8
Frantsesa Diplôme d'Études en Langue Française (DELF A1) Diplôme d'Études en Langue Française (DELF A2) Diplôme d'Études en Langue Française (DELF B1) Diplôme d'Études en Langue Française (DELF B2) Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1) Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2)
Galiziera Certificado de lingua galega (Celga) 1 Celga 2 Celga 3 Celga 4 Celga 5
Greziera Pistopiitikó Elinomátias I (Πιστοποιητικό Ελληνομάθειας Α')[16] Pistopiitikó Elinomátias II (Πιστοποιητικό Ελληνομάθειας Β')[16] Pistopiitikó Elinomátias III (Πιστοποιητικό Ελληνομάθειας Γ')[16] Pistopiitikó Elinomátias IV (Πιστοποιητικό Ελληνομάθειας Δ')[16]
Ingelesa ESOL 1-2; Trinity Grades 1,2; Ascentis Anglia ESOL Preliminary Level Key English Test (KET); Young Learners; BULATS 1; ESOL 3-4; Trinity Grades 3,4; Ascentis Anglia ESOL Elementary Level Preliminary English Test (PET); BEC 1; BULATS 2; ESOL 5-6; Trinity Grades 5,6; Ascentis Anglia ESOL Intermediate Level First Certificate in English (FCE); BEC 2; BULATS 3; ESOL 7-9; Trinity Grades 7,8,9; Ascentis Anglia ESOL Advanced Level Certificate in Advanced English (CAE); BEC 3; BULATS 3; ESOL 10-11; Trinity Grades 10,11; Ascentis Anglia Proficiency Level Certificate of Proficiency in English (CPE); BULATS 5; ESOL 12; Trinity Grades 12; Ascentis Anglia Masters Level
Italiera Diploma Elementare di Lingua Italiana (DELI) Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana Livello 1 (CELI 1) Diploma Intermedio di Lingua Italiana (DILI); Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana Livello 2 (CELI 2) Diploma Avanzado di Lingua Italiana (DALI); Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana Livello 3 (CELI 3) Diploma Commerciale di Lingua Italiana (DALC); Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana Livello 4 (CELI 4) Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana Livello 5 (CELI 5)
Luxenburgera Zertifikat Lëtzebuergesch als Friemsprooch (ZLaF) Éischten Diplom Lëtzebuergesch als Friemsprooch (1DLaF) Zweten Diplom Lëtzebuergesch als Friemsprooch (2DLaF) Ieweschten Diplom Lëtzebuergesch
Nederlandera Profiel Toeristische en Informele Taalvaardigheid (PTIT) Profiel Maatschappelijke Taalvaardigheid (PMT) Staatsexamen Nederlands als Tweede Taal Examen I (NT2-I); Profiel Professionele Taalvaardigheid (PPT) Staatsexamen Nederlands als Tweede Taal Examen II (NT2-II); Profiel Academische Taalvaardigheid (PAT)
Norvegiera Språkprøven i norsk for voksne innvandrere Test i norsk for fremmed- språklige Høyere nivå
Portugesa Certificado Inicial de Português Língua Estrangeira (CIPLE) Diploma Elementar de Português Língua Estrangeira (DEPLE) Diploma Intermédio de Português Língua Estrangeira (DIPLE) Diploma Avançado de Português Língua Estrangeira (DAPLE) Diploma Universitário de Português Língua Estrangeira (DUPLE)
Errusiera Test of Russian as a Foreign Language (TORFL/ТРКИ B) Basico/Bazoviy Test of Russian as a Foreign Language (TORFL/ТРКИ I) Primero/Perviy Test of Russian as a Foreign Language (TORFL/ТРКИ II) Segundo/Vtoroy Test of Russian as a Foreign Language (TORFL/ТРКИ III) Tercero/Tretii Test of Russian as a Foreign Language (TORFL/ТРКИ IV) Cuarto/Chetvertiy
Suediera Sfi-provet Test in Swedish for University Studies (TISUS)
Valentziera Certificat de coneixements orals de valencià Certificat elemental de coneixements de valencià Certificat mijtà de coneixements de valencià Certificat superior de coneixements de valencià
Japoniera N5 (lehen 4-kyû) N4 (lehen 3-kyû) N3 N2 (lehen 2-kyû) N1 (lehen 1-kyû)
ALTE maila HEEEB maila Goethe Institutua Alliance Française erakundearen azterketak Cambridgeko Unibertsitateko ESOL azterketak UNIcert (hainbat hizkuntza)
5 C2 Zentrale Oberstufenprüfung, kleines Dt. Sprachdiplom Diplôme de Hautes Études Françaises CPE UNIcert IV
4 C1 Zentrale Mittelstufenprüfung, Prüfung Wirtschaftsdeutsch Diplôme Supérieur d’Études Françaises Modernes CAE UNIcert III
3 B2 Zertifikat Deutsch Plus, Zertifikat Deutsch für den Beruf Diplôme de Langue Française FCE UNIcert II
2 B1 Zertifikat Deutsch Certificat d’Études de Français Pratique II PET UNIcert I
1 A2 Start Deutsch 2 Certificat d’Études de Français Pratique I KET -
Maila baxuena A1 Start Deutsch 1 - -

Ingelesezko gaitasun maila adierazten duten zenbait titulu: aldatu

A1 Movers (YLE Movers),
A2 Flyers (YLE Flyers),
A2 Key for Schools (KET),
A2 Key (KET),
B1 Preliminary for Schools (PET),
B1 Preliminary (PET),
B1 Business Preliminary (BEC Preliminary),
B2 First for Schools (FCE),
B2 First (FCE),
B2 Business Vantage (BEC Vantage),
C1 Advanced (CAE),
C1 Business Higher (BEC Higher),
C2 Proficiency (CPE),

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak HEEEBri egokituak aldatu

EAEn, Dekretu batzuen bidez[17] zehaztu egin ziren euskararen ezagutza aitortzen zuten hainbat titulu eta agiri.[18]

Erreferentziak aldatu

  1. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua terminoa ageri den orri bat, Nafarroako Foru Erkidegoko Euskarabidea erakundearen webgunean
  2. «Euskara. 26/2015 Foru Dekretua, apirilaren 29koa, A1, A2, B1 eta B2 euskara mailak egiaztatzeko ziurtagiri ofizialak sortzen dituena eta haiek jaulkitzeko arauak ematen dituena - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. /2019 (Zirriborroa) FORU DEKRETUA, -aren, -(e)koa, ezartzen duena, batetik, zein tituluk eta ziurtagirik egiaztatzen duten euskararen jakite-maila, eta, bestetik, hizkuntzaren jakite-maila hori zer kasutan egonen den salbuetsita titulu eta ziurtagiri bidez egiaztatu beharretik.
  4. Eusko Jaurlaritzaren 64/2008 Dekretua, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa. (Hurrengo urtean, 46/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, aurreko 64/2008 Dekretua aldatu zuen).
  5. 187/, 2017 Dekretua. (2017-07-22). «187/2017 DEKRETUA, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  6. Hizkuntzen Europako Erreferentzia-Esparru Bateratua terminoa ageri den orri bat, IVAPen webgunean.
  7. Adibidez, Hizkuntzetarako erreferentzia-esparru komuna terminoa ageri da Berria egunkariko iritzi artikulu honetan[Betiko hautsitako esteka] eta Euskadiko Eskola Kontseiluak plazaratutako testu honetan[Betiko hautsitako esteka].
  8. a b c HABE: Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua.
  9. Ikaskuntza irakaskuntza eta ebaluaziorako europako erreferentzia markoa.. (1. argit. argitaraldia) HABE 2005 ISBN 84-95827-90-5. PMC 433025174. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  10. Hizkuntzen portfolio europarra / Portfolio europeo de las lenguas.. (1. arg. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia / Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2004 ISBN 84-457-2042-2. PMC 433027787. (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  11. Nire lehen portfolioa, 3-7 urte
  12. Ikaskuntza irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoa. (1. argit. argitaraldia) HABE 2005 ISBN 84-95827-90-5. PMC 433025174. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  13. a b HABE, (Itzultzailea). (2007-03-12). «Europako Erreferentzia Markoa» www.habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  14. Instituto Cervantes. Tipos de diplomas DELE.
  15. 297/2010 Dekretua. EHHA 219 zk.2010eko azaroak 15. https://web.archive.org/web/20130814121357/http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-heo/eu/contenidos/informacion/dic6/eu_2046/adjuntos/matricula_2011/libre/baliokidetzak_2009_e.pdf
  16. a b c d (Ingelesez) Spiros Papageorgiou: Standardizing The Certificate of Attainment in Greek on the Common European Framework of Reference [grekoko gaitasun agiria Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera estandarizatzen], Centre for the Greek Language.
  17. EAEko, Hezkuntza Saila. (). «EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK» www.euskadi.eus (EJ - Hezkuntza Saila) (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  18. HABE, EAE. (2009-03-02). «EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK» www.habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu