Hijra (hindiz: हिजड़ा, urduz: ہِجڑا‎‎, bengaleraz: হিজড়া, kannadaz: ಹಿಜಡಾ, teluguz: హిజ్ర Punjabi ਹਿਜੜਾ oriyaz: ହିନ୍ଜଡା) gizonezko jaio eta emakumezko moduan bizi diren transexual tradizionalei ematen zaien izena da.

Hijra protestan Islamabaden, 2008ko maiatzean.

Historia aldatu

4.000 baino urte gehiago ditu hijrari buruzko lehen aipamen dokumentatuak[1].

Hijra kopurua aldatu

BBC kateak jakitera eman zuenez, bi milioi inguru transexual daude Indian gaur egun[1].

Jazarpena aldatu

Etxetik kanoratuak, baztertuak eta jazarriak izan ohi dira gizarte ereduak ez betetzeagatik. Indian, bedeinkaziorik gabe bizi dira hijra gehienak. Eskolatu ere ez dira egiten gehienak eta hormonak hartzeko eta gizonezko genitalak erauzteko dirua behar dutenez, gehienak sexu lanetan aritzen dira[1].

Ohiturak aldatu

 
Hijra talde bat Bangladeshen.

Guru baten komunitatean egonda ikasten dute hijra bihurtu nahi duten pertsonek. Hori izan ohi da euren babeslekua. Guruaren bidez, antzinako historia eta historia horretan garatutako errituak ikasten dituzte (hizkuntza propioa barne, urdua, persiera, hindia eta arabiera nahasiz sortutakoa), dantza eta antzerkia lantzen dituzte[1].

Tradizioak dioenez, adur onaren igorle dira hijrak eta horregatik ezkontzak, jaiotzak, etxe berriak, ibilgailuak... bedeinkatzeko gonbidatu ohi dituzte eta trukean dirua jasotzen dute. Beste batzuei beldurra sortzen diete eta, eta horregatik baztertu egin ohi dituzte[1].

Legeak aldatu

Aldeko legeak aldatu

2014 arte, hauteskunde erroldan transexualek «bestelakoak» adiera zuten, «gizonezko» edo «emakumezko» izendapena ez jasotzeko[1].

2014ko apirilaren 15ean, Indiako Auzitegi Gorenak transexualei «hirugarren sexua» izateko eskubidea eman zien, eta beraz, ez gizonezko ez emakumezko dira. Legearen arabera, emakume batek gizonezko moduan eta gizonezko batek emakumezko moduan identifikatzeko aukera du bere burua Indian, ebakuntza egin edo ez kontuan hartu gabe. Giza eskubideak betetzearren, epaileek Indiako Gobernuari eskatu zioten transexualena «sozial eta ekonomikoki garatu gabeko» kolektibo moduan tratatzeko[1].

Gainera, epaiaren ondorioz, transexualek bozkatzeko eta bozkatuak izateko eskubidea lortu zuten eta Indiako Gobernua hirugarren generoa markatzeko aukera ere eman zien[1].

Aurkako legeak aldatu

2013ko abenduan, Indiako Auzitegi Gorenak indarrean mantendu zuen 1860ko, kolonizatzaile britainiarren aginte garaiko, Zigor Kodeko 377 Legeari. Legearen arabera, 10 urte arteko kartzela zigorrak jar daitezke heterosexualak ez diren sexu harremanentzako. Delhiko Auzitegiak 2009an ezereztatu egin zuen, homosexualitatea legeztatzeko helburuarekin baina auzitegi gorenak ukatu egin zuen erabaki hori[1].

Hijrak politikan aldatu

Guztira lau hijra aritu dira politikan. Lehenengoa Kamla Jaan, 1999ko abenduan Katniko (Madhya Pradesh) alkatetzarako hauteskundeaetan garaile izan ondoren. Bi urte eta erdi egon zen. Arerio politikoen etengabeko irainak jaso zituen[1].

Asha Devi izan zen bigarrena eta 2000tik 2003ra Gorakhpurreko (Uttar Pradesh) alkate izan zen. Hau zein Kamla Jaan kargutik kendu zituzten emakume moduan aurkeztu eta gizontzat jotzeagatik epaileek[1].

Kamla Kinnar ere kargutik kendu zuten 2009ko azaroan hauteskundeak irabazi arren. Sagarreko (Madhya Pradesh) alkate izan zen. 2011ko abenduan, epaileek erabaki zutem alkatetza emakume batena izan behar zuela eta Kinnar ez zela emakumea[1].

Bestalde, Shabnam Mausi izan zen Madhya Pradesheko Legebiltzarrean eseri zen lehen transexuala legebiltzarkide karguarekin 1999an gertatu zen estatuko hijra guztiek bozkatzeko eskubidea zutela legez onartua izan eta handik bost urtera[1].

2015ean, Madhu Kinnarrek Raigarh herriko (Chhattisgarh, India) alkatetzarako bozak irabazi zituen[1].

Hijrak Bollywooden aldatu

Hijra Bollywooden aritzen dira lanean, gaizto edo arlote rol guztiz estereotipatuagoetan jardunez[1].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j k l m n o Amagoia Iban, «Lehen alkatea, laugarrenean»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2015-01-06

Kanpo estekak aldatu