Henryk Górecki

Henryk Mikołaj Górecki» orritik birbideratua)

Henryk Mikołaj Górecki (ˈxɛnrɨk mʲiˈkɔwaj ɡuˈrɛtski ahoskatua; Czernica, Polonia, 1933ko abenduaren 6a - Katowice, Polonia, 2010eko azaroaren 12a) poloniar musikagilea izan zen. Postmodernismoaren musikari nagusietako bat izan zen.

Henryk Górecki

associate professor (en) Itzuli

1977 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenryk Mikołaj Górecki
JaiotzaCzernica, Silesian Voivodeship (en) Itzuli1933ko abenduaren 6a
Herrialdea Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaKatowice2010eko azaroaren 12a (76 urte)
Hobiratze lekuaCemetery on Sienkiewicza Street in Katowice (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Music in Katowice (en) Itzuli
Szafrankowie Brothers State School of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Irakaslea(k)Bolesław Szabelski (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, pedagogoa, musikologoa, musikaria eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Academy of Music in Katowice (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaPolish Academy of Learning (en) Itzuli
Union of Polish Composers (en) Itzuli
Klub Inteligencji Katolickiej (en) Itzuli
MugimenduaMusika minimalista
modernism (en) Itzuli
Genero artistikoaMusika minimalista
DiskoetxeaNonesuch
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0330782 Allocine: 44996 Allmovie: p92132
Spotify: 5PIshNx38qyLggwpqRhRRI iTunes: 2624249 Last fm: Henryk+Górecki Musicbrainz: 7a837d63-a434-47e8-8b48-1d50e54ebb74 Songkick: 428859 Discogs: 526589 Allmusic: mn0001755041 Find a Grave: 61569932 Deezer: 175244 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Katowiceko Musika Eskolan konposizio-ikasketak egin zituen Szableskirekin, Karol Szymanowskiren ikasle batekin. Poloniako abangoardiako musikaren aitzindaria izan zen Stalinen ondoko kultura-aldian, 1950eko hamarraldiaren bukaeran. Poloniako Musikagileen Batasunaren saria jaso ondoren, musika-ikasketak sakondu zituen Parisen, 1961-1963 bitartean. Parisen, Olivier Messiaen, Pierre Boulez eta Karlheinz Stockhausen ezagutu zituen, besteak beste.

1975ean, Katowiceko Musika Eskolako zuzendari izendatu zuten, baina 1979an, karguaren dimisioa eman zuen, presio politikoak zirela medio. Erregimen komunista erori zenean, atzerrira ateratzen hasi zen berriro, eta 1989tik aurrera, berak hartu zuen bere obren emanaldien ardura.

Lanak aldatu

Góreckiren lehenengo obrak -Scontri, 1960- serialismoan oinarritzen dira, eta ozentasun erregarriak dituzte, baina "Hiru pieza antigoaleko estiloan" obratik aurrera (1963), Tatra mendietako folklorearen musikaz eta Poloniako erlijio-tradizioez blaitu du berea. Azkeneko lanetan, harmonia modalak, melodia bakunak eta dimentsio zabaleko egituren errepikapenak nagusitzen dira. Horien artean, aipagarria da "Deitoreen sinfonia" (1976), Bigarren Mundu Gerrako sufrikarioan oinarritua, erabateko arrakasta izan duena.

Beste lan batzuk: Beatus Vir (1976) eta Kronos Quartetentzat idatzitako hiru hari kuartetoak (1988, 1991, 1995).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henryk Górecki