Ireki menu nagusia

Karol Maciej Szymanowski (Tymoszówka, Ukraina, 1882ko urriaren 6a - Lausana, Suitza, 1937ko martxoaren 29a) poloniar musikagilea izan zen. 1906-1908. urteetan Berlinen eta Leipzigen bizi izan zen, eta Wagner, Reger eta Strauss musikagileen lanak aztertu zituen. Haien eragina nabaria da idatzi zituen lehen sinfonietan. Geroago, Stravinskik eta Debussyk ere eragina izan zuten haren lanetan. 1926. urtean Varsoviako kontserbatorioko zuzendari izatera iritsi zen. Pianista bikaina zen, eta maila handiko lanak idatzi zituen musika-tresna horretarako. Szymanowskiren lan aipagarriak dira: operak, Hagith (1912-1913), Rogerio erregea (1920-1924); Harnasie (1926-1931) balleta; pianorako Metopak (1915) eta Maskarak (1916); Laugarren sinfonia (1931-1932); Stabat Mater (1925-1926), eta korurako Veni Creator (1930).

Karol Szymanowski
Karol Szymanowski.jpg
Bizitza
Izen osoa Karol Maciej Szymanowski
Jaiotza Tymoshivka Itzuli1882ko urriaren 6a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
Heriotza Lausana1937ko martxoaren 29a (54 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Bikotea(k) Boris Kochno Itzuli
Leinua Q63531369 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Q12073297 Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Irakaslea(k) Zygmunt Noskowski Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Lantokia(k) Zakopane
Enplegatzailea(k) Fryderyk Chopin University of Music Itzuli
Lan nabarmenak Q1996004 Itzuli
Symphony No. 3 Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0844385

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karol Szymanowski