Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea)

Henrike de la Tour de Auvergne-Bouillon» orritik birbideratua)

Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea —askotan besterik gabe Turenne deitua— (Sedan, Frantzia, 1611ko irailaren 11Salzbach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania, 1675eko uztailaren 27a) Frantziako Armadako militarra izan zen, Frantziako marexal nagusia izatera iritsi zena.

Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea)

Bizitza
JaiotzaSedan1611ko irailaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSasbach1675eko uztailaren 27a (63 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaborrokan hilda: bala zauria
Familia
AitaHenri de La Tour d'Auvergne, Duke of Bouillon
AmaCountess Elisabeth of Nassau
Ezkontidea(k)Charlotte de Caumont, dame de Saveilles (en) Itzuli  (1651ko uztailaren 29a -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of La Tour d'Auvergne (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarralur armada
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Marshal General of France (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakHogeita Hamar Urteko Gerra
Itzulpenerako gerra
Franko-herbereetar Gerra
Franko-espainiar Gerra

Find a Grave: 1354 Edit the value on Wikidata

Hogeita Hamar Urteko Gerran esku hartu zuen Frantziako gudarostean; Turin espainiarrei hartzeagatik (1640) egin zen, batez ere, ezagun. 1643an Frantziako marexal nagusi izendatu zuten, eta Rhineko kanpainan Maguntzia eta Worms hartu zituen.

Bavarian beste zenbait garaipen lorturik, 1647an Ulmgo armistizioa sinarazi zion Maximiliano dukeari. Frondako gerran esku hartu zuen erregetiarren aurka lehenbizi eta Condéren aurka gero. Matxinada amaiturik, armadaren buru zela espainiarren aurkako garaipen handiak lortu zituen: Arras (1654), Dunes (1658). Gero, Flandria kendu zien espainiarrei hiru hilabetean (1667). Tropa inperialak Alsaziatik bidali zituen. Salzbacheko guduan (1675) izandako zaurien ondorioz hil zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea)