Maximiliano I.a Handia

aristokrata alemaniarra

Maximiliano I.a Handia (Munich, 1573ko apirilaren 17a - Ingolstadt, 1651ko irailaren 27a ), Maximiliano I.a Wittelsbachekoa izenaz ere ezaguna, Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukea eta Bavariako hauteslea izan zen. Haren agintaldia Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-1648) markatu zuen.

Maximiliano I.a Handia

Bavariako printze-hauteslea

1623ko otsailaren 25a - 1651ko irailaren 27a
← baliorik ez - Charles I Louis, Elector Palatine (en) Itzuli
Count Palatine of the Rhine (en) Itzuli

1623ko otsailaren 23a - 1648ko urriaren 24a
Bavariako dukea

1597ko urriaren 15a - 1623ko otsailaren 25a
Wilhelm V, Duke of Bavaria (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMunich1573ko apirilaren 17a
Herrialdea Bavariako hauteslerria
HeriotzaIngolstadt1651ko irailaren 27a (78 urte)
Hobiratze lekuaSt. Michael's Church, Munich (en) Itzuli
Brother Konrad Monastery (en) Itzuli
Familia
AitaWilhelm V, Duke of Bavaria
AmaRenata of Lorraine
Ezkontidea(k)Elisabeth of Lorraine (en) Itzuli  (1595 -
Archduchess Maria Anna of Austria (en) Itzuli  (1635eko uztailaren 15a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 9542776 Edit the value on Wikidata

Gilen V.aren seme zaharrena zenez, hark karguari uko egin zionean Bavariako hautesle bihurtu zen (1579). 1609an, Liga Santua, ebanjelioaren jarraitzaileen batasuneko printze protestanteei aurre egiteko zena, antolatu zuen, eta Alemaniako katolikoen buru jarri zen. 1610ean Tillyko kondea hartu zuten bere tropak antolatzeko, eta bavariarrek, hura buru zutela Frederiko V.a, Palatinatuko hautesle eta Bohemiako erregea, garaitu zuten. Garaipen hura eskertzeko, Frederiko V.ari lurraldeak eta zeuzkan karguak kendu eta Maximilianori eman zizkion Fernando II.ak (1623). Hurrena, Wallenstein bere kargutik kendu nahi zuen alderdiaren buru jarri zen, baina Gustavo Adolfo Bavarian sartu zenez, Wallensteinen aliatu egin zen. Suediarrak eta haiekin aliatuta zebiltzan frantsesak garaile izan ziren, eta bake-hitzarmena sinatu behar izan zuen haiekin (Ulm, 1647). Ordainetan, herentziaz hautesle izateko eskubidea lortu zuen bere familiarentzat. Goi Palatinatua Bavariari lotu zion.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Handia