Karlos I.a Albretekoa
Karlos I.a Albretekoa (1368ko abendua - 1415eko urriaren 25a), Frantziako kondestablea (1402-11 eta 1413-15) eta Agincourteko gudu tragikoan bere herrialdeko armada zuzendu zuten komandante taldeetako bat izan zen.
Karlos I.a Albretekoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1368ko abendua | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Azincourt, 1415eko urriaren 25a (46 urte) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Arnaud Amanieu, Lord of Albret | ||
Ama | Margaret of Bourbon, Lady of Albret | ||
Ezkontidea(k) | Marie de Sully (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Albreteko leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, militarra eta buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Frantziako kondestablea | ||
Parte hartutako gatazkak | Lancastrian War (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Biografia
aldatuFamilia noblekoa izan arren (Arnaud Albreteko Jaunaren semea zen), Karlos, ia plebeio baten mailara erori zen, borgoinar fakzioak Frantziako gortean boterea irabazi zuenean.
Bere dohain militarrak kalitate handikoak ziren. Bertrand Du Guesclinen gidaritzapean borrokatzen ikasi zuen, eta beti nabarmendu zen taktikari bikain gisa eta borrokan zuen kemenarengatik.
Albretekoak Frantziako armadaren agintea jaso zuen Agincourteko guduan, Joan II.a Le Maingre mariskalarekin ("Boucicault" ezizenez) eta David de Rambures Errege Etxeko Baleztarien buruarekin batera. Hala ere, dukeen triunbiratu baten gainbegiradapean jarri zituzten (Joan Beldur Gabea Borgoinakoa, Karlos Orleanskoa eta Joan Alençongoa), hauek, gaitasun militar txikiagoarekin eta euren arteko gorroto eta ezberdintasun handiengatik nahastuta, Albretekoaren erabaki taktiko asko blokeatu, zaildu eta desbaimendu zituztelarik, arrakastaren eta porrotaren arteko aldea suposatu zezaketenak. Albretekoaren eta hiru dukeen aginduen arteko alderik garrantzitsuena, lehenengoak, ingelesen aurka zuzen jokatu nahi ez izatean datza, indar profesional eta mugikor txikiekin, bere maisu Guesclinengandik ikasitako taktika. Hala ere, nobleek, mugigarritasun gutxiko armada handi bat eratzera behartu zuten, errekrutatze bidez bildutako soldaduz osatua, diziplinarik gabekoa eta txiroki motibatua. Indar honekin garaitua izan zen Agincourten.
Karlos Albretekoak berak zuzendu zuen frantziar armadako abangoardia nagusia, eta berarekin egin zuen aurrera, ingelesen aurka gorputzez gorputz (melée) borrokatu arte. Ekintza honetan hil egin zuten.
Bere semeetako bigarrenak (Karlos ere deitua) kondestable karguan ordezkatu zuen. Lehenalabak (Joana) 1422an Joanes I.a Foixkoa ezkondu zuen, eta gazteenak, Katalina, Karlos V.a erregearen seme ez-legitimoa zen Joan de Montagukoak ezkondu zuen.