Gurutzeta/Cruces-ko geltokia

43°16′56″N 2°59′02″W / 43.282127°N 2.983896°W / 43.282127; -2.983896

Gurutzeta/Cruces Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Gurutzeta/Cruces
Geltokirako sarbidea Ospitaletik.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Ansio  Bilboko metroaren 2. linea  San Ignazio »
Kokapena
HelbideaBalejo kalea, 4; 48903
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaGUR
Gunea2. gunea
Irekiera2002ko apirilaren 13a
Bidaiariak3.473.386 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua  Zerbitzu medikoa Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2  Basauri - Kabiezes
BizkaibusA2326  Barakaldo - EHU
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3141  Gurutzeta - Bagatza - Trapagaran
A3144  Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik)
A3336  Muskiz - Bilbo
A3522  Mungia - Derio - Gurutzeta
Kbus1  Desertu - Lutxana
BestelakoakTaxi  Taxi
Autobusa  Gallarta - Gasteiz (La Union Autobusak)

Metroaren 2. linearen adarraren azken geltokia da, San Ignazion 1. linearekin lotu baino lehen. Izan ere, tarte hau lurrazpiko Bilboko metroaren geltoki biren arteko luzeena da, 4 minutuko iraupenarekin, Bilboko itsasadarra zeharkatuz.

Geltokiak, Gurutzetako auzokoez gain, Osakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari ematen dio zerbitzu. Horrek, 2. linearen adarraren geltokirik erabiliena izatera eraman zuen 2011n, 3.684.961 mugimendu jasanik.[2]

2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[3]

Sarbideak

aldatu
  •              Gurutzeta kalea, 1 (Cruces irteera)
  •      Llano kalea, 75 (Llano irteera)
  •          Balejo kalea, Llano kalearekin izkina (Cruces irteera)

Gaueko sarbideak

aldatu
  •              Gurutzeta kalea, 1 (Cruces irteera)
  •          Balejo kalea, Llano kalearekin izkina (Cruces irteera)

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa