Ireki menu nagusia

Gurutzearen eliza (Gares)

Donejakue bideko eraikina Garesen

Gurutzearen eliza Nafarroako Gares udalerrian dagoen eliza erromaniko eta gotiko bat da. Nafarroako kultura ondasuna dago.

Gurutzearen eliza
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Donejakueko frantses bidea Donejakueko frantses bidea
Puente St Crucifijo.jpg
Gurutzearen elizaren kanpoaldea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Gares
Helbidea Gurutzearen kalea,
Garesko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 40′ 23″ N, 1° 48′ 39″ W / 42.673014°N,1.810787°W / 42.673014; -1.810787Koordenatuak: 42° 40′ 23″ N, 1° 48′ 39″ W / 42.673014°N,1.810787°W / 42.673014; -1.810787
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 669-496
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
BIC RI-51-0001126
496
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

KokalekuaAldatu

Garesko Alde Zaharraren ekialdean eta Gurutzearen kalea dago, Donejakue bideak karrika hori zeharkatzen du. Leku horretan hiru eraikin hauek daude: Jesusen Bihotzeko Aiten aterpetxea, erromesentzako ospitale zaharra eta Gurutzearen eliza. Behin errepidea gurutzatuta, Bidea Karrika Nagusian barneratzen da, harik eta herriari gaztelaniazko izena eman dion Garesko zubi erromaniko ikusgarrira iritsi arte.

Garesko Gurutzearen Elizaren sorrera Tenpluko ordenari lotu izan zaio eta bere barnean tailu misteriotsua dago: elezaharrarekin zerikusia omen duen gurutzea, irudigintza gotiko lan bikaina.

HistoriaAldatu

XII. mendearen bukaerakoa da, Tenpluko ordenak Baratzetako Andre izenarekin sortu zuen. 1312an ordena hori kanporatu ondoren, 1443an Jerusalengo Joan ordena militarra tenplarioek herrian zituzten ondasunez jabetu zen. XV. mendearen erdian, elizaren ondoan, San Joandarren komentua sortu zen, bai eta ospitale ere, Santiago de Compostelarantz zihoazen erromesak zaintzeko. 1469an Gurutzearen kofradia Ospitaleak ematen zuen harreraz arduratu zen, bai eta elizari izena ere eman ere. Desamortizazioen eta Karlistaldien ondotik, urtetan abandonatua, 1919an Jesusen Bihotzeko Aitek multzo osoa bere gain hartu zuten, eta horri esker kontserbatu da.

EraikinaAldatu

Kanpoaldean dagoen pasabide estalia edo nartex esaten zaiona nabarmena da, tenplua erromesentzako ospitale zaharrarekin lotzen duena. Dorrea Erdi Aroan hasi ziren eraikitzen, eta XVIII. mendean eman zitzaion bukaera.

Ataria XIII. mendekoa da. Hiru arkibolta ditu: lehenbizikoa leuna da, bigarrena erromesen maskorrez dago apaindua eta hirugarrenan irudi bitxiak daude, batzuk moralizatzaileak, aingeruak, hegaztiak, lehoiak eta piztien artean, harpia bat.

Bi nabeen artean ezberdintasunak daude: jatorrizkoa XII. mendekoa baita eta bestea, berriz, XIV. mendekoa:

  • Naberik zaharrena erromanikoa da eta kanoi zorrotzeko gangarekin estalitako bost tarte ditu. Zorroztasun apaleko ganga da. Ebanjelioaren aldean, nabe gotiko bat eraiki zen geroago, lau tarte ditu eta kanoi zorrotzeko gangarekin estalita daude.
  • Nabe gotikoaren absidean aukera izanen duzu tamaina handiko gurutze bat miresteko. Erdi Aroko irudigintzaren lan bikaina benetan. Tailu gotiko eder hori XIV. mendearen lehen erdikoa da eta, zenbaiten ustez, Renaniako ereduekinzerikusia badu, enborren gaineko "Y" itxura duelako, azala kendu gabeko zuhaitzaren imitazioa eginez. Halaber, Italiako eragina nabari da Kristoren aurpegiko ezaugarrien tratamendu finean eta bere oinen jarreran. Bere oinaze adierazpena azpimarratu behar da, besoak "V" nabarmenean jarrita daudelako, bai eta bere soinaren eta hanken dinamismo handiagatik ere.

Jatorriz tenplarioa dela esan izan da, baina ez dago hori frogatzen duen daturik. Izan ere, Gurutzeari aipamena egin zion lehen agiria 1325ekoa da eta Tenpluko Ordena 1312an kanporatu zuten. Elezaharraren arabera, Santiagotik atzera zetozela, erromes alemaniar batzuek tratu ona jaso zuten Garesko erromesen ospitalean eta, esker ona adierazteko, erromesaldian soin gainean eraman zuten gurutzea oparitu zioten elizari.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu