Garesko zubi erromanikoa

Arga ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikia

Garesko zubi erromanikoa Nafarroa Garaiko Izarbeibar eskualdeko Gares udalerrian dagoen zubi erromaniko bat da, Arga ibaia zeharkatzen duena. Garesko Alde Zaharreko mendebaldeko sarbidea da.

Garesko zubi erromanikoa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Garesko zubiaren ikuspegi orokorra. Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGares
Koordenatuak42°40′16″N 1°49′08″W / 42.671°N 1.8188°W / 42.671; -1.8188
Map
Arkitektura
Gurutzatzen duArga
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-499
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000769
499
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Zubi horretatik Donejakue bidea igarotzen da, hain zuzen ere, Orreagatik datorren bide nagusia eta Somportetik datorren adarra bertan elkartzen dira. NA-7040 errepidearen eta herriguneko San Pedro kalearen artean kokatua dago.

Historia aldatu

XI. mendean Donejakue bideko erromesei Gares udalerrian Arga ibaia zeharkatzea ahalbidetzeko asmoz Antso III.a Gartzeitz Nagusia erregearen emazte Munia Gaztelakoaren aginduz —edota Gartzia III.a Santxitz Naiarakoa erregearen emazte Estefania Foixkoaren aginduz— eraiki zen. Zubi honek udalerriari gaztelaniazko Puente La Reina («Erreginaren Zubia») izena eman zion.

Eraikina aldatu

Zubia 110 metro luze da, eta bertatik 4 metro zabal den galtzada iragaten da. Zubiari erdi puntuko 6 arkuk eta 5 zutarrik eusten diote.

Donejakue bidea egiten duten erromesen deboziozko santuen irudiak ditu zubiak. Bestalde, gurutzea eta harrizko gurutzea ere bazituen, bai eta usadioz espetxeetako presoei laguntza emateko helburuz zubitik igarotzen ziren erromes eta bisitariek euren diru eskaintzak uzteko lekua ere. Mendeak igaro hala, baina, gurtza adierazpen horiek desagertuz joan ziren. 1834. urte arte, zubiaren erdian bazen Puiuko Andre Mariaren edo Txoriaren Ama Birjinaren irudia zuen horma-hobi bat, Txoriaren kondaira deritzonaren gertalekua. 1843an Ama Birjinaren irudia ibaitik hurbil dagoen San Pedro elizara eraman zuten.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu