Txabarri jauregia Bilbon dagoen jauregia da. Aurrealdean deigarria da dauzkan kolore eta osaketa bereziak, leiho guztiak dira desberdinak eta teilatua ikusgarria da.[1]

Txabarri jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Txabarri jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′48″N 2°56′08″W / 43.2634°N 2.9356°W / 43.2634; -2.9356
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1889 - 1894
KudeatzaileaSubdelegación del Gobierno
Arkitektura
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea386

Kokalekua aldatu

Indautxu auzoko Moyua plazaren 5. zenbakian dago.

Bilboko zabalgunearen bihotz-bihotzean kokatzen da, bere lantzer nagusia Moyua plazara begira dago eta bere aurrealdeko lerroa Kale Nagusia eta Elkano kalean zehar luzatzen da.

Historia aldatu

Jauregia 1889 eta 1894 bitartean Atanasio Anduiza arkitektoak eraiki zuen, aurretik Paul Hankar arkitekto belgikarrak garaiko Cortes Victor Txabarri Salazar finantzari eta Ahaldun Nagusia eta bere sendiaren bizileku izan zedin proiektatu zuelarik.[2] Halere eraikineko zenbait egongela Jose Etxenagusiak apaindu zituen.

1943tik aurrera Espainiako Gobernu Zibilak Bizkaian duen egoitza da, ondorioz, 1943-1947 artean funtzio hori betetzeko Eugenio Aginaga arkitektoak zaharberritu egin zuen.

Ezaugarriak aldatu

Neoflandiar iradokizunetan oinarritutako lan eklektikoa da.

Eraikin honek oinaldea, behe-solairua, hiru solairu eta mantsardak ditu. Koloreanitzeko harlanduz moldatua dago eta apaindura iztukutua eta forjaketako gai garrantzitsuak ere baditu.

Eraikinaren erabilera aldatu ostean arku eskartzanoko sarrera nagusia ireki zen. Aurrealdean eskuinaldeko ardatzean ateburudun sarrera bat du. Bere hiru solairuetan itxura asimetriko eta puntu-erdikoa duten ateburudun kofadura kopuru handia dago: leihoak, harrizko balustrada edo burdinazko karela duten begiratoki eta balkoiak. Mantsarda solairuan hainbat ganbara daude.

Txabarri jauregiak zaharberritze garrantzitsuak jasan izan ditu, bai bere barne egituran nahiz sarreretan ere, hauekin zeukan erabilerari hobekiago egokitzeko asmoz. Berritze nagusia 1943-1947 urteen artean Eugenio Maria Aginagak burututakoa da, honek etxea Espainiako Gobernu Zibilaren Bizkaiko egoitza izan zedin egokitu zuelarik.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «TXABARRI JAUREGIA» www.bilbaoturismo.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. «Txabarri Jauregia» Turismoa Euskadi, Helmugak Euskadin (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak aldatu